1. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2021. urteko aurrekontua. Hasierako onespena

Indarra duten xedapenak betez, jendaurrean ikusgai jarri dira, Zerbitzu Orokorretako Alorraren Ogasuneko Zuzendaritzan (Udaletxe plaza, zk.g., 1. solairua; telefonoa: 948420206), 2021. urteko udal-aurrekontuak, Iruñeko Udalak 2020ko abenduaren 22an egindako Osoko Bilkuran hasiera batez onetsiak. Jendaurreko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 22an.–Alkatea udalburua, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2016089