1. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Ludotekaren prezio publikoen onespena

Orkoiengo Udalak, 2020ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, onetsi zituen ludoteka zerbitzuaren prezio publikoak. Erabakia argitara ematen da, orok jakin dezan.

Orkoienen, 2020ko abenduaren 22an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

LUDOTEKA ZERBITZUA

2021eko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra arte

  • 17,50 euro erroldatutako pertsonendako, 2020-2021 ikasturteko gainerako udal jarduerek dituzten hobari berekin.
  • 27,50 euro, eskola eremuko pertsonak.
  • 34,40 euro, erroldatu gabeko pertsonak.

Iragarkiaren kodea: L2015970