1. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Eguberrietako hiri kanpaldien eta Lego lantegien prezio publikoen onespena

Orkoiengo Udalak, 2020ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, onetsi zituen Eguberrietan eginen diren hiri kanpaldien eta Lego lantegien prezio publikoak. Erabakia argitara ematen da, orok jakin dezan.

Orkoienen, 2020ko abenduaren 22an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

EGUBERRIETAKO HIRI KANPALDIA

5,00 euro eguneko, harrera zerbitzurik gabe.

7,00 euro eguneko, harrera zerbitzuarekin.

Hobariak:

2,00 euro eguneko harrera zerbitzurik gabe eta 3,00 euro eguneko harrera zerbitzuarekin, honako hauendako:

–Semea edo alaba kanpaldian 4 egunerako edo gehiagorako inskribatzen duten familiak.

–Bi seme-alaba edo gehiago inskribatzen dituzten familiak.

–Errenta bermatua jasotzen duten familiak.

Lego lantegiak: 2,00 euro eguneko.

Iragarkiaren kodea: L2015969