1. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLEXOA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Olexoako Udalak, 2020ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Olexoan, 2020ko abenduaren 22an.–Alkate udalburua, Alfredo Vicente Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L2015907