1. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

2021erako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Alkate udalburu Jose Ignacio Pardo Blancok 2020ko abenduaren 21ean eman 295/2020 Ebazpenaren bidez, 2021eko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa onetsi ziren. Hona hemen zer ezartzen duen ebazpenaren xedapen zatiak:

Kontuan hartuz 217/2020 Ebazpena, maiatzaren 18koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz;

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2021. urteko jaiegunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Otsailaren 3a: San Blas, jaieguna herrian.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta 2021eko lan-egutegian ezarri eta arestian aipatu diren gainerako jaiegunetan. Era berean, udal bulegoak itxirik egonen dira irailaren 6an, 7an, 8an, 9an eta 10ean (astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna eta ostirala), herriko jaiak baitira.

Baliogabeak izanen dira, 2021ean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta jaiegun deklaratuak diren arestian aipatutako egunak.

Bigarrena.–Jendea hartzeko ordutegia, orokorrean, hau izanen da: 10:00etatik 13:30era.

Hirugarrena.–Ebazpen hau langileen ordezkariei igorriko zaie, eta Alkatetzaren ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo bestela.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Milagron, 2020ko abenduaren 21ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2015905