1. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

Alkatearen eskuordetza

Aranoko Udaleko Alkate jaunak, 2020ko abenduaren 23an, ondoren hitzez hitz adierazten den ebazpena eman du:

2020ko abenduaren 24tik 2021eko urtarrilaren 10era bitartean herritik at egongo naizenez, eta Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendua eta Araubide Juridikoa arautzen dituen Erreglamenduaren 43. eta 47. artikuluek agintzen dutenaren arabera,

Erabaki dut:

1. Alkate gisa ditudan eskumen guztiak Xabier Cueto Martin alkateordearen esku uztea, nire ordez aritu dadin aipatutako egunetan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta interesatuari jakinaraztea.

Aranon, 2020ko abenduaren 23an. Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2016122