1. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Herri-larreak enkantean

Mendabiako Udalak, 2020ko abenduaren 18an egindako bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen enkante publikoa egitea, ahozko posturen bidez, "Imas" bazkalekuaren belar aprobetxamendua esleitzeko, hamar urterako.

Enkantea Udaleko bilkuren aretoan eginen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun naturalean, eguerdiko ordu batean. Egun hori baliogabea bada, hurrengo egun baliodunean eginen da. Enkantean parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izanen da frogatzea 250,00 euroko behin-behineko bermea jarri izana, eta inolako zorrik ez izatea Mendabiako Udalean.

Esleipen hau arautzen duen baldintza-agiria interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 143.2 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Mendabian, 2020ko abenduaren 21ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2015843