1. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Vicente Fontán Musika Eskolako plantilla organikoaren aldaketaren hasiera bateko onespena

Martzillako Udalak, 2020ko abenduaren 10ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen plantilla organikoa aldatzea, zuzendari lanpostuari dagokionez (1-01 kodea).

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Martzillan, 2020ko abenduaren 23an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2016059