1. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

2021eko lan-egutegia

Martzillako Udaleko alkateak, 2020ko abenduaren 17ko 2020-939 Ebazpenaren bidez, onetsi zuen Udalaren bulegoetako langileek 2021ean izanen duten jaiegunen egutegia. Jarraian ematen da haren laburpena.

Lehendabizikoa.–Martzillako Udalaren zerbitzuko langileen 2021eko lan egutegia onestea, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan urte osorako ezarritako 1592 orduko zenbatekoan oinarriturik, eta jaiegunak zein diren zehaztea, horietan itxirik egongo baitira udal bulegoak:

• Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

• Urtarrilaren 6a: Jaunaren agerkundea.

• Martxoaren 19a: San Jose eguna.

• Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

• Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

• Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

• Abuztuaren 23a, 24a, 25a, 26a, 27a eta 30a: herriko jaiak.

• Urriaren 11: Pilare egunaren bezpera.

• Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

• Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

• Abenduaren 3a: Nafarroaren eguna.

• Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

• Abenduaren 7a: Konstituzioaren egunaren zubia.

• Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

• Abenduaren 24a: Eguberri egunaren bezpera.

• Abenduaren 31: Urteberri egunaren bezpera.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2021. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetarako deklaratu diren jaiegunak.

Hirugarrena.–Martzillako Udalaren bulegoetako urteko lanorduen banaketa hau da: 07:00etatik 14:30era, ekainaren 1etik irailaren 15era izan ezik, hor 07:30etik 14:30era izanen baita.

Laugarrena.–Adieraztea Alkatetzaren 2020ko abenduaren 17ko 2020-939 Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela, eta horren berri emanen dela hurrengo osoko bilkuran.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Martzillan, 2020ko abenduaren 21ean.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2015887