2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEGARIA
2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Legariako Udalak, 2020ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Legarian, 2020ko abenduaren 22an.–Alkate udalburua, José Javier Echeverría Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2015927