99. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

2020rako karga-tasak eta tasak

Lapoblacion-Meanoko Udalak, 2019ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2020ko ekitaldirako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Horrek dakar tasen tarifak aldatzea Lapoblacion-Meanoko Udaleko hiri hondakinak bildu, tratatu eta desegiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, eta onetsitako tasak aldatzea Urez hornitzeko zerbitzua eta hura emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Iragarkia 2019ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31n.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, tasa, prezio publiko eta zerga-tasak behin betiko onetsi dira, baita dagozkien ordenantza fiskalak ere.

Lapoblacion-Meanon, 2020ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Ernesto Apiñaniz Remírez.

UREZ HORNITZEKO ZERBITZUA ETA HURA EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZAKO ALDAKETA

5. artikulua.

Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptu hauengatik kobratuko dira:

–Tasa, hornidura zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta mantentze-lanengatik: urtean 56 euro (28 euro sei hiletik behin, kontagailuaren tasa gisa).

–Etxeetan erabiltzeko horniduragatik: 0,65 euro, kontsumitutako metro kubikoa.

–Abeltzaintzarako horniduragatik (azienda ustiategiak barne), kontsumitutako metro kubiko bakoitza: 0,50 euro.

–Lapoblacion-Meanoko udal-mugartean diren iturrietako soberako uraren aprobetxamendua: 0,20 euro, kontsumitutako metro kubikoa.

–Industrian edo ureztapenean erabiltzeagatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitza: 0,65 euro.

–Matxuraren bat dagoelako ur kontsumoa gehiegizkoa denean, abonatuaren beharrekin bat ez datorren kontsumoa alegia, honela jokatuko da ordainagiria kobratzeko:

  • Abonatuak frogatu beharko du matxura bere kontura konpondu duela, fakturaren kopia aurkeztuta.
  • Kontsumitutako metro kubikoen arabera kobratzea: aurreko urtean seihileko berean kontsumitutakoak zenbatuko dira.
  • Kontsumitutako metro kubikoen eta kontagailuan zehaztutako kontsumoaren arteko aldea kobratzeko, ordainduko da 0,35 euro, kontsumitutako metro kubikoa (gehi %10eko BEZa).

–Hornidurako hargunea edo saneamendu sarekoa baimentzeagatik, 300 euro (gehi %10eko BEZa).

–Hornidurako edo saneamenduko hargunea Udalak jarriko du eta kostua eskatzaileak ordainduko du.

–Ur kontagailua konpondu, berria jarri edo tokiz aldatzeagatik: kontagailua konpontzeko, berria jartzeko edo tokiz aldatzeko lanen zenbatekoa.

HIRI HONDAKINAK BILDU, TRATATU ETA DESEGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALEKO ALDAKETA

Tarifak

a) Etxekoak. Etxebizitzak: 70 euro.

b) Merkataritzakoak eta industriakoak: 140 euro.

c) Aisialdi eta kulturakoak: gastronomia elkarteak eta txokoak: 70 euro.

d) Nekazaritzako biltegiak:

–Ur-kontagailua dagokion Udalaren errolda fiskalean inskribatuta: 40 euro.

–Ur-kontagailurik gabe edo baja emandakoa: 25 euro.

e) Hiri hondakinak biltzeko edukiontzia modu esklusiboan izatea: 330 euro edukiontzi bakoitzeko.

Iragarkiaren kodea: L2004718