99. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena

Alkatetzaren 2020ko maiatzaren 4ko 184/2020 Ebazpenaren bidez, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zen:

“Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 8.1 artikuluak ezartzen du Nafarroako udalen antolamendua eta horien gobernu- eta administrazio-organoen eraketa Estatuko gainerakoek dituztenei aplikatzen zaizkien xedapenei lotuko zaizkiela, eta udalen gobernu eta administrazio-organoen eskudantziak legeria orokorrean ezarritakoari jarraikiz erabiliko direla, ezertan galarazi gabe toki araubideari buruzko foru legeriaren ondorio diren berezitasunak.

Kontuan hartuta martxoaren 24an zentsura mozioa aurkeztu zela, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 197. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta, horren ondorioz, Udal honetako Alkatetza aldatu egin dela. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 eta 22.4 artikuluetan xedatuarekin bat, Alkatetzak, 2020ko apirilaren 2ko 144/2020 Ebazpenaren bidez, Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarreko kide izendatu ditu, organo horri dagozkion eginkizun eta eskumenekin, eta eskuordetu dakizkiokeenekin, honako hauek:

–Edurne Ruiz Armendáriz.

–Pablo Ezcurra Fernández.

–Jorge Crespo Ganuza.

–Navarra Suma udal taldeko Udalbatzako kide bat.

Izendapen hori 2020ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 23an.

Navarra Suma udal taldeak Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateko aukera errefusatu zuenean, Alkatetza honek organo horretan sartzea proposatu zion PSN-PSOE udal taldeko bozeramaileari, eta hark ere uko egin zion proposamenari.

Aurrekoa aintzat hartuz, eta kontuan hartuz, orobat, alkateordeei eta Tokiko Gobernu Batzarreko kideei dagokienez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20., 21. eta 23. artikuluek eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluak adierazten dutena, eta aipatutako xedapenen babesean eman zaizkidan eskudantziak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Jakintzat ematea Navarra Suma udal taldeak eta PSN-PSOE udal taldeko bozeramaileak Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarrean parte hartzeari uko egin diotela.

Bigarrena.–Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarreko kide izendatzea, organo horri dagozkion eginkizun eta eskumenekin, eta eskuordetu dakizkiokeenekin, honako hau: Magdalena Hernández Salazar, Lizarrako Udaleko zinegotzi atxiki gabea; hori guztia, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 eta 22.4 artikuluetan xedatuarekin bat.

Hirugarrena.–Nafarroako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluan xedatutakoa betez, agintzea argitara dadila ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, deusetan ukatu gabe ondorioak izatea ebazpen hau sinatu eta biharamunetik aurrera.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea interesdunari, Tokiko Gobernu Batzarreko gainerako kideei eta Udal honetako udal taldeen bozeramaileei.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Udal Idazkaritzari igortzea, hura betearazteko behar diren izapideak abiaraz ditzan, eta Udalbatzari horren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkuran, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 38. artikuluan xedatutakoa betetzeko (dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).”

Lizarran, 2020ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2004749