99. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, 2020ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2020ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa 2020ko plantilla organikoan.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa), onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten bizilagunek edo bidezko interesa dutenek, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Burlatan, 2020ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2004753