99. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03899 JV espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Tomás Cortea Sarratea.

Helbidea: Argiñaga etxea Ziga 31796 - Baztan (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: bi iturburu.

Eskatutako emaria: 0,031 l/s.

Tokia: Zigako Borrronbor alderdia.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabilerak eta abeltzaintza.

Obren azalpen laburra eta helburua:

ur-hargunea bi iturburutan dago. 1. iturburuan ura legar-ohe batean hartzen da, eta 100 x 40 x 40 cm-ko kutxatila bateraino eramaten; handik polietilenozko 32 mm-ko hodi bat ateratzen da, 450 metroko luzera duena, 12 m³-ko biltegi bateraino, eskatzailearen lurretan. 2. iturburutik 12 metrora biltegi bat dago, eta bertatik hartzen da ura abereentzako hiru aska hornitzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2020ko maiatzaren 5ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2004761