98. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Nazioarteko lankidetza-senidetzeetarako laguntzak arautzen dituen udal ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2020ko apirilaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen indargabetzea Burlatako Udalaren Nazioarteko lankidetza-senidetzeetarako laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, indargabetzeko espediente hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egin ahal ditzaten.

Jendaurreko epea igarotakoan, alegaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsiko da indargabetze hori.

Burlatan, 2020ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2004733