98. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

59E/2020 FORU AGINDUA, apirilaren 22koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Industria jarduerak ingurumen aldetik ikuskatzeko 2020ko. Programa. Haren testua foru agindu honen eranskinean dago jasota.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentarauak, industriako emisioei buruzkoak (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak), aurretiazko oharren (26) puntuan ezartzen duenez, Europar Batasuneko estatuek ingurumen ikuskapenak egiteko sistema bat ezartzearen alde egin behar dute. Sistema horrek behar den ezagutza eta titulazioa duten behar adina langile izanen ditu, ikuskapenak eraginkortasunez egiteko.

Zehazki, ingurumen arloko ikuskapenei buruzko 23. artikuluan ezartzen da Europar Batasuneko kideek ziurtatuko dutela aipatu zuzentarauaren eraginpeko instalazio guztietan izanen dela ingurumen arloko ikuskapen plan bat, nazio, eskualde edo toki mailakoa, eta plan hori behar denean berraztertzea eta eguneratzea bermatuko dutela.

2010/75/EE Zuzentarauak ingurumena ikuskatzeaz ezartzen dituen baldintzak Espainiako araudira erantsi dira 5/2013 Legearen bidez, zeinak Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei (KPKI) buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea aldatu baitzuen (hura indarrik gabe utzi zuen Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen abenduaren 16ko 1/2016 Errege Lege-dekretuak), zehazkiago, 815/2013 Errege Dekretuaren III. kapituluaren bidez (ikuskapenari eta kontrolari buruzkoa).

Toki mailan, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak 90. artikuluan ezartzen duenez, urte bakoitzeko lehenengo hiruhilekoan Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren eskumeneko ingurumen ikuskapenak planifikatu beharko dira (foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen).

Industria jardueren ingurumen ikuskapenerako planak eta programak prestatu eta betetzea Ingurumen Ikuskapenen Atalari dagokio, hala ezarrita baitago Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren 48.a) artikuluan.

Foru agindu honen bidez, 2010/75/EB Zuzentarauan, 815/2013 Errege Dekretuan eta 93/2006 Foru Dekretuan ezarritakoa gauzatu gogo da, Nafarroan 1/2016 Errege Lege-dekretuaren aplikazio eremuan dauden jardueren ikuskapenari dagokionez. Ingurumen ikuskapenerako programan beharrezko informazioa biltzen da horren barreneko eta lehenetsitako ingurumen ikuskapenak egiteko, baita programa gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideen aurreikuspena ere.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren Industria jarduerak ingurumen aldetik ikuskatzeko 2020ko Programa onestea. Haren testua foru agindu honen eranskinean dago.

2. Foru agindu hau Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da, eskumena duen organo jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko apirilaren 22an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

ERANSKINA

1.–SARRERA.

1.1. Aurrekariak eta lege esparrua.

1.2. Eskumenen esparrua.

1.3. Giza baliabideak.

1.4. Definizioak.

2.–INDARRALDIA ETA EREMU GEOGRAFIKOA.

3.–PROGRAMAREN HELBURUAK.

3.1. Programaren helburu estrategikoak.

3.2. Berariazko helburuak eta proiektuak 2020. urterako.

3.2.1. Jardunean dauden KPKI jarduerak ikuskatzea.

3.2.2. Itxitako KPKI jarduerak ikuskatzea.

3.2.3. KPKI ez diren jarduerak ikuskatzea.

3.2.4. Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).

3.2.5. Hondakin uren laginketa eta neurketa.

3.2.6. Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola.

3.2.7. Hondakinen mugaz haraindiko garraioen ikuskapenak.

3.2.8. Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak.

3.2.9. Ingurumen arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea.

3.2.10. Laburpen orokorra.

4.–INGURUMENA IKUSKATU ETA KONTROLATZEKO 2019ko PROGRAMA BERRIKUSTEA.

4.1. Programaren berrikuspen orokorra.

4.2. 2019ko ikuskapen programan identifikatutako ingurumen arazoak berrikustea.

I. ERANSKINA.–APLIKATU BEHARREKO ARAUDIA.

1. Legedi orokorra.

2. Atmosfera.

3. Hondakinak.

4. Hondakin urak.

5. Zaratak eta bibrazioak.

6. Lur kutsatuak.

7. Ingurumen arloko informazioa jakinaraztea.

II. ERANSKINA.–INSTALAZIOETAKO ARRISKUAK EBALUATZEKO METODOLOGIA.

III. ERANSKINA.–HONDAKINEN MUGAZ HARAINDIKO GARRAIOETAKO ARRISKUAK EBALUATZEKO METODOLOGIA.

1.–SARRERA

1.1. Aurrekariak eta lege esparrua.

Ingurumen Departamentua aurreko mendeko 80ko hamarkadatik ari da lanean Nafarroa osoan ingurumenaren kalitatea hobetzeko helburuarekin. Ordutik, egitura iraunkor bat finkatu da, ingurumena ikuskatu, kontrolatu eta jarraipena egiteko lanez arduratzen dena.

Hastapenean, ikuskapena egiteko, partikularren salaketa behar zen, edo ustekabeko egoera bat, edo instalazioen azterketa bat egiten zen jarduteko lizentzien tramitazioan. Programatutako ikuskapenek portzentaje txiki bat osatzen zuten departamentuak egiten zituen jarduketa guztien artean.

Urte hauetan guztietan, Europak gai honi buruzko araudia argitaratu izanak eta jasotako esperientziak ikuspegia zabaltzea ekarri dute, planteamendu estrategiko berriak kontuan hartu baitira. Horrek ekarri du egiten diren jarduketen kopurua handitzea eta haien eraginkortasuna hobetzea, eta, ikuskapen lanak zer sektore eta arazo motatan diren eraginkorrenak, haietan erabili dira baliabideak.

Hori horrela, 2003an Ingurumen Ikuskapenen Atala sortu zen, 2016tik 2019ra bulego maila izan zuena. Gainera, 2004tik aurrera, ingurumena ikuskatzeko programak urtero prestatzen dira, funtsezko tresna baitira ingurumenean eragina duten jarduerak ikuskatu eta kontrolatzeko jarduketak planifikatzeko orduan.

Horretarako, Europar Batasunak Impele sarearen ekimenez ikuskapenari buruz ezarri dituen irizpideei jarraitzen zaie. Horri esker, Europar Batasuneko estatu guztiek antzeko irizpideak ezartzen dituzte ikuskapenekin eta horien plangintza eta ebaluazioarekin lotura duten alderdietan, konparaziozko bidegabekeriak saihesteko eta, industria jarduerei dagokienez, “ingurumen paradisurik” ez sortzeko. Halaber, Ikuskapen Atala REDIA sarean dago. Sare hori ingurumenaren arloko ikuskapenerako Espainiako arduradun guztiez osaturik dago, eta bere helburua da ikuskapenetan irizpide bateratuak eta dokumentazio formatu komunak erabiltzea.

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak industrien emisioei buruz (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak) 2010eko azaroaren 24an emandako 2010/75/EB Zuzentarauak ingurumen arloko ikuskapenetarako baldintzak ezartzen ditu 23. artikuluan.

Baldintza horiek Espainiako araudira aldatu dira 815/2013 Errege Dekretuaren bidez. Zehazki, 815/2013 Errege Dekretuaren 23.2. artikuluan ezartzen da “ingurumen arloko ikuskapen sisteman instalazioaren ingurumen arloko ondorio aipagarri guztien gaineko analisia sartuko dela eta ingurumen arloko araudia betetzen dela behar bezala egiaztatzea bermatuko dela”; bestetik, 23.2 artikuluan ezartzen da Europar Batasuneko estatuek bermatuko dutela instalazio guztiek ingurumen ikuskapenerako plan bat izatea –nazionala, eskualdekoa edo tokikoa–, eta plan hori berrikusi eta aldian behin, bidezkoa denean, eguneratuko dela.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua onetsi zenetik, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuena, Nafarroak badu ingurumen ikuskapenen gaineko erregulazioa. Aipatu arauak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari ematen dio eskumena ingurumen baimen integratua behar duten jarduerak ikuskatzeko. Jarduera sailkatuetarako udal lizentzia behar duten jarduerei dagokienez, eskumen hori udalekin partekatzen du. Arau horretan ezarrita dago, orobat, departamentuak bere eskumeneko ikuskapenak urtero planifikatu behar dituela eta informazio garrantzitsu guztia jasotzen duen memoria prestatu behar duela urtero.

Era berean, baimenak eman baino lehen ikuskapenak egitera behartzen duen legedi sektorialik ere bada (esate baterako, hondakinen kudeatzaileak). Hondakinei eta zoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 43. artikuluan ezartzen da zein izanen diren eskumenak eta zaintza-, ikuskapen- eta kontrol-baliabideak eta, horrez gain, zehazten du ikuskapen funtzioak arau aplikagarriek baimendutako ikuskapen kidegoek egin beharko dituztela. 44. artikuluak zehazten du zer motatako instalazioetan egin beharko diren aldizkako ikuskapenak.

Ingurumen baimen integratuaren menpeko jardueren kasuan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduak, administrazioa bizkortzeko eta prozedurak errazteko arauak sartzeko asmoz, irekitzeko baimena eman aurretik ikuskapenak nahitaez egin beharra kendu du, baldin eta instalazio edo proiektu bat martxan jartzeko erantzukizunpeko adierazpena egiten bada.

Industria jarduerak ingurumen aldetik ikuskatzeko 2020ko programa prestatzean, hortaz, 813/2015 Errege Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoa bete da. Tresna honetan oinarrituta eginen dira Nafarroako Foru Komunitatean ingurumena ikuskatu eta kontrolatzeko jarduketak, baita aurreko urteetako planen jarraipena ere.

Programa aurreko urteetan egindako ikuskapenetan eta kontrol jardueretan lortutako informazioaren emaitzetatik abiatzen da (instalazioek egindako autokontrolak eta ikuskapenak egiten dituzten entitate eta laborategi akreditatuen txostenak, salaketak), baita Nafarroan hiri araztegiak ustiatzen dituen erakundearekin (NILSA) eta Iruñerriko eta Jurramendiko (Lizarra) mankomunitateekin izaten den komunikaziotik ere.

Honako hauek dira ingurumen arazo nagusiak:

–Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak sortzea.

–Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak kudeatzea.

–Hondakin uren emisioak kolektoreetara eta ibilguetara.

–Gasen emisioak atmosferara (konfinatuak eta difusoak), usainak barne, eta airearen kalitatearekin duten harremana.

–Zarata eta bibrazioak.

–Lurzoruaren eta lur azpiko uren babesa.

Programa honetan ez da ezer jasotzen berotegi efektuko gasen emisioei buruz, berariazko arau esparrua baitute; salbuespena da teknika erabilgarri onenak eta haiei loturiko alderdiak betetzeari buruzko kontuak, izan ere, horiek ingurumen baimen integratuetan edo instalazioen jarduera-lizentzietan jasotzen dira.

Nafarroan, ikuskapen gehienak departamentuko langileek egiten dituzte, betiere Gestión Ambiental de Navarra SA enpresa publikoko langileen laguntzarekin, bai instalazio xumeen eta itxita daudenen ikuskapenetarako, bai atmosferara egindako emisioen neurketak egiten dituzten laborategi akreditatuen kontrolerako. Zenbait instalaziotan, hondakin uren isurketen laginak Gestión Ambiental de Navarra SAko langileek hartzen dituzte, entitate ikuskatzaile egiaztatua baita, UNE-EN ISO/IEC 17.020:2004 arauaren arabera.

Gainera, hondakinen garraioari buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2006ko ekainaren 14an emandako 1013/2006 (EE) Erregelamenduaren 50. artikuluak ezartzen du ikuskapenak egin behar zaizkiela establezimendu eta enpresei, 2006/12/EE Zuzentarauaren 13. artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta tokian bertan kontrolatu hondakinen garraioa edo kasuan kasuko balorizazioa edo deuseztapena. 2018. eta 2019. urteetan, SEPRONAk burutu zituen egiteko horiek, eta, 2020. urtean ere, haren esku egonen dira.

Erakunde horiek guztiek ikuskapen hauek egin dituzte 2004tik hona:

URTEA

LANDA G, ING. ETA TOKI ADM. DEPARTAMENTUA

BESTELAKOAK

GUZTIRA

2004

196

104

300

2005

195

68

263

2006

136

131

267

2007

174

142

316

2008

164

80

244

2009

194

64

258

2010

141

64

205

2011

141

65

206

2012

138

65

203

2013

146

56

202

2014

93

41

134

2015

97

31

128

2016

130*

0

130

2017

131*

0

131

2018

112*

3**

115

2019

173*

2**

175

(*) Laginketak departamentuko langileekin batera egin dira ikuskapen bisitetan.

(**) Kasu hauetan, departamentuko langileek ezin izan zuten ikuskapen bisita egin.

1.2. Eskumenen esparrua.

Industria jarduerak ikuskatzeko eskumena Ingurumen Ikuskapenen Atalari dagokio, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ezartzen duen bezala; izan ere, horren bidez, kutsagarriak izan daitezkeen jardueren kontrolaren eta ikuskapenaren arloan foru dekretu horretan agertzen diren eskudantziak atal horri esleitu zaizkio, zehazki, honako hauek:

a) Industria jarduerei dagozkien ingurumen ikuskapenerako planak eta programak prestatzea eta gauzatzea.

b) Industria jarduerak kontrolatu eta ikuskatzea, honako hauei dagokienez: atmosferarako emisioak, isurketa likidoak, hondakinak sortzea eta kudeatzea eta zarata eta dardarak sortzea.

c) Ingurumen ikuskapeneko lanetarako egiaztapena duten kontrol organoak kontrolatu eta zaintzea.

d) Ingurumen ikuskapenaren arloan eskumenak dituzten agintariekin koordinatzea.

e) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

1.3. Giza baliabideak.

Ikuskapen Atalak gaur egun atxikita dituen giza baliabideekin garatuko da programa. Langileek ez dute dedikazio esklusiborik ikuskapen jarduerak egiteko, zerbitzuari dagozkion beste jarduera batzuk ere egin behar baitituzte, hala nola KPKI jarduerak eta KPKI ez diren jarduerak baimentzea, aire kalitatearen kudeaketa, zarataren kudeaketa...

Departamentuak gaur egun duen langile zuzkidura dagozkion jarduerak egiteko behar den gutxienekoa da. Hori dela eta, ezinbestekoa da Gestión Ambiental de Navarra SAko langileengana jo behar izatea zenbait ikuskapen egiteko, nahiz eta hori ez izan departamentuaren gogokoa; izan ere, ikuskapenak egitea kontu garrantzitsua da bai ikuskatutako instalazioentzat, bai administrazioarentzat berarentzat. Gainera, horrek ekar dezake programaren helburuak ez betetzea, 2018an gertatu zen bezala, ikuskatzaileengan eragina izan zuten ustekabeko zenbait afera direla kausa (azterketak, amatasun bajak, udan adingabeen harrera egitea,...).

Aurreko urteetan bezala, ingurumen inpaktua, nabarmenki, ingurumen ondorio bakar batean (isuriak eta emisioak) ageri den instalazioen kasuan, ingurumen bektoreen bidezko ikuskapena egiten ahal da, ikuskapena egin bitartean beste alderdi batzuk aztertzeko aukera alde batera utzi gabe.

Gestión Ambiental de Navarra SA enpresa publikoko langileek, ENAC erakundeak ikuskapenak egiteko entitate akreditatua den aldetik, neurketak eta laginak hartzeko lanak eginen dituzte ibaira eta kolektorera isurketa nabarmenak egin diren instalazio batzuetan. Jarduketa horiek eta departamentuko langileen ikuskapen bisitak batera egin beharko dira, ahal baldin bada.

Horrez gain, Gestión Ambiental de Navarra SA enpresa publikoko langileek aztertu eginen dituzte laborategi akreditatuek atmosferarako emisio fokuetan egiten dituzten neurketak, arreta berezia jarriz emisio fokuak UNE-EN 15259 arauan zehaztutakora egoki daitezen eta neurketak egin daitezen aplikatzekoak diren UNE-EN arauen arabera.

Aurreko urteetan bezala, hondakinen mugaz haraindiko garraioen ikuskapenak egitea SEPRONAren ardura izanen da.

1.4. Definizioak.

Dokumentu honetan zenbait termino aipatzen dira, eta termino horiek bateratzeko, definizio operatibo batzuk emanen dira, dokumentu honen ondorioetarako.

–Ikuskapen programa: Dokumentu honen ondorioetarako, ikuskapen programa esparru-dokumentu bat da, urterokoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak egin beharreko ingurumen ikuskapenei buruzko orientabide estrategikoak jasotzen dituena.

–Lurralde esparrua: Ikuskapen planak hartzen duen eremuaren definizioa, administrazio banaketari dagokionez.

–Ikuskapena: Dokumentu honen ondorioetarako, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuaren testu bategina onesten duen abenduaren 16ko 1/2016 Errege Lege-dekretuan ageri dena izanen da “ikuskapen” hitzaren definizioa; hau da: “agintaritza eskudunak edo agintaritza eskudunaren izenean beste norbaitek egiten duen ekintza, helburutzat duena instalazioak ingurumen baimen integratuetako baldintzekin bat datozela egiaztatzea, bat etortze hori sustatu eta bermatzea eta, behar izanez gero, ingurumenaren gaineko eragina kontrolatzea”.

Definizio horretan, besteak beste, honako hauek sartzen dira: in situ bisitak, emisioen neurketa, barneko txostenak eta jarraipen dokumentuak, autokontrolak eta erabilitako teknikak eta instalazioaren ingurumen kudeaketaren egokitasuna egiaztatzea. Arau honen aplikazio eremuaren menpe diren jarduera edo instalazioek ingurumen arloko araudia betetzen dutela bermatzea da ikuskapenaren helburua.

Ondorio praktikoetarako, baliabideen kontsumoa eta zuzkidura ezberdinak direnez, Programak instalazioetara bertara bisita egitea eskatzen duten ikuskapenetan jarriko du lehentasuna (bisita duten ikuskapenak), eta ez hirugarrenek hornitutako materialak egiaztatzea eskatzen dutenenetan (ikuskapen dokumentala). Gehienak azken motakoak dira.

–Ikuskapen sistematikoak edo aurreikusiak: aurreikusita dagoen ikuskapen programa baten barrenean egiten diren bisitak dira, kontrolpeko jardueretan eta instalazioetan ingurumen neurriak noraino betetzen diren aldian behin berrikustea helburu dutenak.

–Ikuskapen ez-sistematikoak edo aurreikusi gabeak: istripuak, gorabeherak, salaketak eta jarraipena direla eta egiten direnak. Jarduera batean hasi aurretik, baimenetan ezarritako baldintzak betetzen ote diren egiaztatzeko lanak eta, orobat, baimen bati indarra emateko, instalazioetan eta jardueretan egiten direnak ikuskapen ez-sistematikotzat edo aurreikusita ez dagoen ikuskapentzat hartuko dira.

–Ikuskapeneko langileak: ingurumen arloko ikuskapen lanak egiten dituen funtzionario publikoa edo enpresa publiko bateko langilea.

–Arriskuen azterketa: dokumentu honen ondorioetarako, “arriskuen azterketa” deitzen zaio Ikuskapenen Planak eta/edo Programak hartzen dituen instalazioen azterketa sistematikoari eta, horren ondorioz, egiten den instalazio nabarmenen hautatzeari, ikuskapenak egiteko aldi baterako lehentasunak finkatzeari eta egiaztatuko diren ingurumen alderdi batzuk (gako-alderdiak) hautatzeari.

2.–INDARRALDIA ETA EREMU GEOGRAFIKOA

2020an izanen du indarra ikuskapen programak. Haren helburuetako batzuek, dena dela, iraupen luzeagoa izan dezakete. Ikustaldi batzuk hurrengo urteko lehenengo hamabostaldian egin ohi dira.

Programak Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan 2020an egin beharreko jarduerak ezartzen ditu. Zenbait helburu zehatzek eremu geografiko txikiagoa dute.

3. –PROGRAMAREN HELBURUAK

3.1. Programaren helburu estrategikoak.

Ingurumenaren kalitatea hobetzea da programa honen azken helburua, Nafarroan ingurumen arloko legeak bete daitezen sustatuz. Hauexek dira helburuak, gutxienez ere:

a) Ingurumen arloko araudia eta baimenetan ezarritako ingurumen baldintzak betetzen direla egiaztatzea.

b) Instalazio horien gaineko informazio eguneratua izatea (handitzeak, jarduerak uztea, aldaketak...).

c) Legeztatu gabeko jarduerak, industriak, hondakindegiak eta abar identifikatu eta erregularizatzea.

d) Oharrak, kexak, salaketak, gorabeherak eta istripuak kudeatzea.

e) Jarduerek ingurumenean duten eragina murriztea.

f) Baimenak berrikusteko proposamenak egitea.

g) Enpresen ingurumen arriskuen ebaluazioa egitea, 2010/75/EB Zuzentarauaren 23. artikuluan adierazitakoari jarraikiz, ikuskapen lana planifikatzeko oinarria izan dadin.

h) Ikuskapenak bateratzea Espainiako gainerako autonomia erkidegoekin eta, oro har, Europa osoarekin, helburuei, estrategiari eta irizpideei dagokienez, bai eta ikuskapen txostenak argitaratzeari dagokionez ere.

i) Bermatzea hondakinen mugaz haraindiko garraioari buruzko araudia betetzen dela, baita arlo horretako egintza administratiboak ere, eta aplikatu beharreko araudiaren kontra egiten duten jarduketak atzematea.

3.2. Berariazko helburuak eta proiektuak 2020. urterako.

Ikuskapen programa hau idazten ari den unean, indarrean dago alarma egoera, COVID-19aren eraginez, eta hori kontuan hartu da legez nahitaezko ikuskapena egin behar ez duten instalazioak aintzat hartzean. Nolanahi ere, onetsi aurretik ere, ez dago garbi programa betetzen ahalko den. Dena dela, ikuskapen jardueren planifikazioak aukera eman behar du arrisku handieneko jardueren ikuskapena lehenesteko, ingurumen eragin txikiagoa duten beste batzuen kaltetan. Azken horiek izanen dira ikuskatu gabe utziko direnak.

Honako alor nagusi hauek ditu Ingurumen Ikuskapenerako 2020ko Programak:

a) Jardunean dauden KPKI jarduerak ikuskatzea (legez nahitaezkoak direnak).

b) Itxita dauden KPKI jarduerak ikuskatzea (legez nahitaezkoak ez direnak).

c) KPKI ez diren jarduerak ikuskatzea (legez nahitaezkoak ez direnak).

d) Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...). (berez nahitaezkoak direnak).

e) Hondakin uren laginketa eta neurketa (legez nahitaezkoak ez direnak).

f) Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola (legez nahitaezkoak ez direnak).

g) Hondakinen mugaz haraindiko garraioen ikuskapenak (legez nahitaezkoak direnak).

h) Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak (legez nahitaezkoak ez direnak).

i) Ingurumen arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea.

Taula honetan bilduta daude 2020ko ekitaldirako programatutako proiektuak, ikuskapen programaren helburu estrategikoei jarraikiz. Berrikusketa bat egin da 4.2. puntuan, arazo zehatzei erantzuten dieten proiektuetarako.

PLANAREN HELBURU ESTRATEGIKOA

ERREFERENTZIA

PROIEKTUA

HELBURUAREN DESKRIBAPEN LABURRA

Jardunean dauden KPKI jarduerak ikuskatzea

2019/01

Jardunean dauden KPKI jarduerak ikuskatzea

Arriskuaren ebaluazioaren emaitzen arabera programatutako ikuskapenak.

Betetze maila txikiena duten enpresen berariazko segimendua, sei hilabetean behin.

KPKI jarduera berrien ikuskapena urtebeteko epean, martxan jartzen direnetik aurrera.

Itxitako KPKI jarduerak ikuskatzea

2019/02

Itxitako KPKI jarduerak ikuskatzea

Itxitako jardueren ikuskapen programatuen helburua da haien egoeraren jarraipena egitea eta ixteko plana ongi bete dela egiaztatzea.

KPKI ez diren jarduerak ikuskatzea

2019/03

KPKI ez diren jarduerak ikuskatzea

Arriskuaren ebaluazioaren emaitzei jarraituz arrisku handiena duten KPKI ez diren jarduerak ikuskatzea.

Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...)

2019/04

Programatu gabeko gaztiguak eta ikuskapenak

Bisiten ikuskapenak, salaketen, kexen, gaztiguen eta abarren ondorioz.

Hondakin uren laginketa eta neurketa

2019/05

Hondakin uren laginketa eta neurketa

Isurketen laginketa eta neurketa, ikuskapenak egiteko entitate akreditatuen kargura.

Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola

2019/06

Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola

Atmosferara eginiko emisioak aztertzeko laborategi akreditatuek eginiko laginketa kontrolatzea.

Hondakinen mugaz haraindiko garraioen ikuskapenak

2019/07

Hondakinen mugaz haraindiko garraioak

Hondakinen mugaz haraindiko garraioen ikuskapena, 660/2014 EB Erregelamenduan ezarritakoarekin bat (180/2015 Errege Dekretua).

Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak

2019/08

Interes komuneko eremu mugakideetako instalazioak

Interes komuneko beste autonomia erkidego batzuetako eremuetan dauden instalazioetan eginiko baterako ikuskapenak.

Ingurumen arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea

2019/09

Erriberako Mankomunitatearen hondakindegia

Instalazioa behar bezala ustiatzen dela bermatzea.

2019/10

Zarata, estanpatze fabrika baten inguruan

Zarata maila apaltzea.

2019/11

Partikula jalkikorrak Ororbian

Emisioak murriztea eta airearen kalitatea kontrolatzea.

2019/12

Usainak Viana eta Logroño inguruetan

Usainen emisioak murriztea.

2019/13

Iruñerriko Mankomunitatearen hondakindegia

Tratatu gabeko hondakinak (materia organikoa barne) isurien ontzian biltzeari uztea (1481/2001 Errege Dekretuaren 6. artikulua).

2019/14

Behi ustiategia Caparroson

Ingurumen baimen integratuaren baldintzetara egokitzea.

2019/15

Fuel olioaren iturburua Tuteran

Erregaiaren iturburua identifikatzea, haren emisioa geldiaraztea eta lurzoruaren deskontaminazioa, bidezkoa bada.

2019/16

Aranon dagoen instalazio bat, ingurumen baimen integratua duen kokagune batean, itxita eta lege egoera irregularrean dagoena

Behar diren ekintzak koordinatzea titularrak egoera erregulariza dezan edo leku hori utz dezan.

3.2.1. Jardunean dauden KPKI jarduerak ikuskatzea.

Abuztuaren 16ko 1/2016 Errege Lege-dekretuaren 30.2 artikuluaren arabera, ingurumen arloko ikuskapen lana egiteko eskumena duten organoek ingurumen aldetik ikuskatzeko sistema bat izanen dute errege lege-dekretu horren 1. eranskinean jasota eta bere lurraldean kokatuta dauden instalazioetarako. Ingurumen aldetik ikuskatzen duen sisteman instalazioak ingurumenean dituen ondorio garrantzitsuen analisia sartuko da, eta ingurumen arloko araudia betetzen dela egiaztatzeko behar den maila bermatuko.

Hori helburu, arriskuen analisia egin da Ingurumeneko Ikuskapenen Sarearen (Redia) barrenean adostutako metodologia aplikatuta, baina IMPEL Easy Tools proiektuan definitutako metodologia 1/2016 Errege Lege-dekretuaren eraginpeko instalazioei egokituta. 1/2016 Errege Lege-dekretuak ukitzen ez dituen instalazioei ere aplikatzen zaie metodologia hori, zertxobait egokituta.

Honako hauek dira arriskuen analisiaren xede diren jarduerak: kutsaduraren prebentzioari eta kontrolari buruzko araudiaren eraginpean daudenak, eta, horiez gain, Industria Emisioen Zuzentarauak ukitutako instalazio berriak, eta horietatik kendu dira itxitako instalazioak edo KPKI izateari utzi diotenak, hots, honako hauek:

JARDUERAREN KATEGORIA

2018ko
INSTALAZIO KOPURUA

2019ko
INSTALAZIO KOPURUA

2020ko
INSTALAZIO KOPURUA

1

Errekuntzako instalazioak

4

4

4

2

Metalak ekoitzi eta eraldatzea

19

19

20

3

Mineralen industriak

9

9

9

4

Industria kimikoa

5

6

8*

5

Hondakinen kudeaketa

30

38

35

6

Papera eta kartoia

5

5

5

7

Ehungintza industria

1

1

1

9

Nekazaritzako elikagaien industria

28

27

26

Abeltzaintza-industria

101

104

128

10

Disolbatzaile organikoen kontsumoa

6

7

7

11

Karbonoaren industria

1

1

1

GUZTIRA

209

221

244

(*) KPKI ez den instalazio bat sartzen da, Igorpen eta Jatorri Kutsagarrien Nafarroako Erregistroari (PRTR) emisioen berri ematen diona.

Arriskuak aztertzeko metodologia ukitutako instalazioei aplikatuta, emaitza hau lortu da:

JARDUERAREN KATEGORIA

6. ARRISKUA

5. ARRISKUA

4. ARRISKUA

3. ARRISKUA

2. ARRISKUA

1. ARRISKUA

BERRIAK

GUZTIRA 2020

1

Errekuntzako instalazioak

0

0

0

2

2

0

0

4

2

Metalak ekoitzi eta eraldatzea

0

3

11

5

0

0

1*

20

3

Mineralen industriak

0

1

6

2

0

0

0

9

4

Industria kimikoa

1

2

1

3

1

0

0

8

5

Hondakinen kudeaketa

4

10

3

10

5

3

0

35

6

Paperaren eta kartoiaren industria

0

1

2

1

1

0

0

5

7

Ehungintza industria

0

0

0

1

0

0

0

1

9

Nekazaritzako elikagaien industria

0

1

3

18

4

0

0

26

Abeltzaintza intentsiboa

0

0

5

99

1

1

22

128

10

Disolbatzaile organikoen kontsumoa

0

1

4

2

0

0

0

7

11

Karbonoaren industria

0

1

0

0

0

0

0

1

GUZTIRA

5

20

35

145

14

4

23

246

2020ko BISITAK

10

20

16

57

3

1

0

107

(*) Itxi ondoren, berriz jardunean hasi den instalazioa.

3.2.2. Itxitako KPKI jarduerak ikuskatzea.

96/61 Zuzentaraua ezarri eta Espainiako araudira 16/2002 Legearen bidez txertatu ondoren eta ingurumen baimen integratuaren legezko araubidea indarrean jarri ondoren, hainbat instalazio itxi egin dira, jarduera utzi dutelako.

Nahiz eta 2010775/EB Zuzentarauak 22. artikuluan instalazioak ixteko baldintzak ezartzen dituen eta zehazki ezartzen dituen zoruei buruzko oinarrizko txostenari dagozkionak, ixteko prozedura ez dago araututa egun indarrean dagoen araudian. Nafarroan erabaki da titularrari eskatzea proiektu bat aurkezteko, ixteko prozeduran egin behar diren ekintzak bilduko dituena. Horrez gain, ebazpen bat emanen da, instalazioak itxi ondoren bete behar dituen baldintzak zehazteko. Bisitetan, baldintza horien betetze maila eta instalazioen egoera begiratuko da.

Egoera berean daude beste instalazio gutxi batzuk ere, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legea aplikatzearen ondorioz ingurumen baimen integratuaren araubidearen barruan sartuta daudenak, baina 1/2016 Errege Lege-dekretuak eragiten ez dienak.

Ez dira talde horretan sartzen, instalazioaren aldaketak edo disolbatzaileen kontsumoaren jaitsiera direla-eta, orain 1/2016 Errege Lege-dekretuaren I. eranskinean ezartzen diren atalase mailetatik beheiti dauden eta oraindik jardunean dauden instalazioak. Instalazio horiek jarduera lizentziaren araubidearen barnean daude orain, eta, horrenbestez, haien ikuskapena KPKI ez diren jardueren taldean sartuko da. Burutu gabe dauden instalazioak ere ez dira kontuan hartzen bisitatzeko. Instalazio batzuek berriz ere ekin diote jarduerari, eta, horrenbestez, zerrendatik kanpo gelditu dira.

Arriskua ebaluatu da kontuan hartuta itxieratik iragandako denbora, dugun informazioa (edo informazio falta) eta haiekin loturiko ingurumen arazoak. Irizpide hori oinarri hartuta, programazio hau ezarri da:

6. ARRISKUA

5. ARRISKUA

4. ARRISKUA

3. ARRISKUA

2. ARRISKUA

1. ARRISKUA

BESTELAKOAK

GUZTIRA

2019ko INSTALAZIO KOPURUA

0

4

2

4

0

1

-

11

2020ko INSTALAZIO KOPURUA

0

10

1

1

0

6

31

49

2020ko BISITAK

0

10

0

0

0

0

0

10

Bestelakoak izeneko taldean honako hauek sartu dira: jarduera lizentziaren araubidean jardun eta atalasetik behera egotera igaro diren instalazioak; jarduera lizentziaren araubidean jardutera igaro diren instalazioak, baina KPKI zirenean egiten zuten jardueran ez beste batean; eta erabat itxi diren instalazioak.

Lehenengo bi kasuetan, KPKI ez diren instalazioen taldetik kontrolatzen dira, bidezkoa bada, eta hirugarrenean, ez dago ezer kontrolatu beharrik. Horregatik guztiagatik, ez da arriskuen azterketarik egiten.

Proiektu honetan aipatutako jarduerak ikuskatuko dira zerbitzuko langileek bisita lehenetsiak bukatzen dituzten heinean (KPKI instalazioetakoak), kontuan hartuta, gainera, COVID-19ak sortutako larrialdiak eragina izan dezakeela.

3.2.3. KPKI ez diren jarduerak ikuskatzea.

Badira enpresa batzuk, 1/2016 Errege Lege-dekretuaren I. eranskinean egon gabe ere, potentzial kutsagarri nabarmena dutenak. Horiek ez bisitatzeak informazio gabezia onartezina ekarriko lioke departamentuari. Instalazio horiek indarreko legedia zenbateraino betetzen duten egiaztatzeko asmoz, beharrezkotzat jotzen da ikuskapen programan sartzea. Honako hauek dira enpresa horiek aukeratzeko iturriak: hautatutako enpresen arriskuen ebaluazioan oinarritutako diagnostikoa, egindako bisitak eta 2019an jasotako salaketak.

Arriskuak aztertzeko metodologia ukitutako instalazioei aplikatuta, emaitza hau lortu da:

JARDUERAREN
KATEGORIA

6. ARRISKUA

5. ARRISKUA

4. ARRISKUA

3. ARRISKUA

2. ARRISKUA

1. ARRISKUA

BERRIAK

GUZTIRA 2020

Nekazaritzako elikagaien industria

0

1

3

25

6

0

1

36

Disolbatzaile organikoen kontsumoa

0

0

2

17

0

3

2

24

Araztegi fisiko-kimikoak (metalak)

0

0

1

8

8

0

1

18

Hondakin arrisku gabeen kudeatzaileak

0

0

1

20

1

3

0

25

Hondakin arriskutsuen kudeatzaileak

0

0

1

11

0

0

0

12

Hondakin arriskutsuen sortzaileak

0

0

6

3

3

0

0

12

KPKI-Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko Foru Legea

0

0

0

1

0

0

0

1

Minda-tratamendua

0

0

0

2

0

0

0

2

GUZTIRA

0

1

14

87

18

6

4

130

2020ko BISITAK

0

1

3

18

14

0

1

37

Proiektu honetan aipatutako jarduerak ikuskatuko dira zerbitzuko langileek bisita lehenetsiak bukatzen dituzten heinean (KPKI instalazioetakoak), kontuan hartuta, gainera, COVID-19ak sortutako larrialdiak eragina izan dezakeela.

3.2.4. Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).

Programatu gabeko ikuskapenak kexei, salaketei, gorabeherei edo istripuei daude lotuta. Horretarako, informazioa biltzen da eta instalazioak bisitatzen dira, egoerari dagozkion jarduketak hasteko, ingurumen arriskuak edo kalteak ebaluatzeko eta, ahal dela, kasuan kasuko neurri zuzentzaileak hartzeko.

Aurreko urteetan egindako bisita kopurutik abiatuta, 2020an, programatu gabeko 20 bisita egitea aurreikusten da.

3.2.5. Hondakin uren laginketa eta neurketa.

Hondakin uren isurketa aipagarriak egiten dituzten 135 instalazio aztertu dira. Horietatik 47 aukeratu dira, non departamentuko langileek 49 tokitan hartu dituzten laginak; izan ere, bi instalaziotan bina lagin hartu dira.

Lagina eta neurketa GAN sozietate publikoko langileek hartu dituzte (entitate horrek UNE-EN ISO/IEC 17.020:2004 akreditazioa dauka), eta, gero, laborategi akreditatu batera bidaltzen dira analizatzeko eta egiaztatzeko ea emisiorako muga-balioak betetzen dituzten. Emaitzak ikuskapen txostenera erantsiko dira.

Instalazio horien laginketa eta neurketen barruan, 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpean dauden instalazioetan egindako 21 lagin daude, eta arau horren eraginpetik kanpo dauden beste 29. Aurten, araztegi fisiko-kimikoak dituzten instalazio batzuk sartu dira laginketan (metalen arrastoak dituztenak), zenbait urtez bisitatu gabe utzi direnak haien tratamendu-ontzien edukiera 30 m³-tik behera zegoelako. Aurreko bisitak egin zirenetik igarotako denbora kontuan hartuta, ez da baztertzen, kasu batzuetan, isurketa desagertu izana.

Proiektu honetan aipatutako jarduerak ahal den neurrian ikuskatuko dira; izan ere, litekeena da jarduera ezberdina izatea COVID-19ak eragindako larrialdiagatik.

3.2.6. Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola.

Aurten, urtearen joan-etorrian, Gestión Ambiental de Navarra SA enpresa publikoko langileek aztertu eginen dituzte laborategi akreditatuek gune horietan egiten dituen neurketak, arreta berezia jarriz neurketak UNE-EN arauen arabera edo aplikatzekoak diren prozedura teknikoen arabera egin daitezen. Gestión Ambiental de Navarra SAk Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren baimena du lan horiek egiteko.

Laborategi akreditatuaren jarduna ikuskatuko da, ez instalazioaren funtzionamendua, salbu eta neurketarekin zerikusia duten kontu oso zehatzetan (konparaziorako, emisio guneak UNE-EN 15259 arauan jasotakoarekin bat heldu direla ikusteko edo emisioa sortzen duen jarduera gauzatzen duten instalazioen funtzionamendua egiaztatzeko).

2020an hamar instalazio bisitatzea programatu da, eta larrialdi egoerak, hasiera batean, ez luke eraginik izan behar.

3.2.7. Hondakinen mugaz haraindiko garraioen ikuskapenak.

Europar Batasuneko 660/2014 Erregelamenduak ezarri zuen beharrezkoa zela hondakinak mugatik haraindi garraiatzeko ingurumen ikuskapeneko plan bat izatea, urtero onetsiko dena, eta horretan kontuan izan beharreko hainbat baldintza zehaztu zituen.

Ikuskapenak instalazioetan egiten ahal dira kamioiak abiatu aurretik edo, bestela, hondakinak garraiatzen ari direnean, errepidean.

Ukitutako jarduerentzat, enpresentzat, eragileentzat eta negoziatzaileentzat egin dira arriskuen analisiak, honako hauentzat hain zuzen:

JARDUERAREN KATEGORIA

2017ko
INSTALAZIO KOPURUA

2018ko
INSTALAZIO KOPURUA

2019ko
INSTALAZIO KOPURUA

2020ko
INSTALAZIO KOPURUA

Hondakin arriskutsuen garraioa

3

6

6

6

Hondakin ez-arriskutsuen garraioa

11

15

15

15

GUZTIRA

14

21

21

21

Orain ukitutako zer instalaziori buruz dagoen informazioa, horiei aplikatu zaie arriskuen azterketaren metodologia, II. eranskinean zehaztutakoarekin bat, eta ondoko emaitza eskuratu da:

JARDUERAREN KATEGORIA

6. ARRISKUA

5. ARRISKUA

4. ARRISKUA

3. ARRISKUA

2. ARRISKUA

1. ARRISKUA

BERRIAK

GUZTIRA

Hondakin arriskutsuen garraioa

0

5

1

0

0

0

-

6

Hondakin ez-arriskutsuen garraioa

0

6

1

4

4

0

-

15

GUZTIRA

0

11

2

4

4

0

0

21

Arriskuen azterketan oinarrituta, 4. eta 5. arrisku mailetan dauden instalazio guztiak eta 3., 2., eta 1. mailetan dauden bi instalazio ikuskatzea erabaki da. Guztira, 15 instalazio, baina ikusteko dago SEPRONAk izanen dituen baliabideak, larrialdi egoera dela eta.

3.2.8. Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak.

Helburua da baterako ikuskapenak egitea beste autonomia erkidego batzuetako eremu mugakideetan dauden interes komuneko instalazioetan. Ondoko erkidegoetan egiteko 3 bisita programatu dira; izan ere, aurreikusten da beste erkidego batzuetako ikuskapen teknikariak egotea programako 3 bisitatan.

Vianan, badira bi instalazio non beharrezkotzat jotzen baita Errioxako teknikariak egotea. Era berean, 2020an, EAEren ondoan dagoen abeltegi batera erkidego horretako teknikariak joanen dira, erkidego horrek eskatuta.

Betiere, larrialdiaren ondorengo egoeraren arabera.

3.2.9. Ingurumen arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea.

Planaren helburu honek emaitzak lortzea xede duen kudeaketari erantzuten dio, batik bat industria jarduerek eragin nabarmena dutenean ingurumen arazoan. Hori programan zehazten da eta jarraipena ematen die aurreko urteetan hasitako edo planteatutako proiektu batzuei.

Honako hau da kasu horietako gehienetan hartzen den prozedura:

1. Arazoa berretsi eta ezaugarritzea.

2. Iturriak identifikatzea eta haien norainokoa zenbatestea.

3. Esku-hartze administratiboa ukipena edo arazoa kontrolatzeko.

4. Koordinazioa fase guztietan beste organo eskudun batzuekin eta alderdi interesdunekin.

5. Emaitzen ebaluazioa: arazoa konpontzea edo proiektua berrikustea.

3.2.10. Laburpen orokorra.

Hauexek dira 2020ko programan eginen diren ikuskapenak:

a) 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpeko instalazioak (jardunean daudenak).

–Bi bisita bost instalaziori, sei hilabetean behin, 815/2013 Errege Dekretuaren 22.3.c) artikuluan zehaztutakoarekin bat. Instalazio horiek 5. arrisku kategoriakoak dira, eta jokabidearen irizpideak maila bat igotzen ditu (guztira, 10 bisita 5 instalaziotan).

–Ikuskapen bat 5. arrisku mailako instalazioei, urtean behin ikuskatu behar direnei (20 instalazio).

–Ikuskapen bat 4. arrisku kategoriako instalazioei, aurreko urtean ikuskatuak ez badira izan, denek bisita bat egina izan dezaten azken bi urteetan (16 instalazio).

–Ikuskapen bat 1., 2. eta 3. arrisku kategoriako instalazioei eta instalazio berriei, azken hiru urtean ikuskatuak ez badira izan (61 instalazio).

Hortaz, 2020an, 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpeko instalazioetan 107 ikuskapen egitea aurreikusten da. Izan ere, talde horrek erabateko lehentasuna du, batez ere 4., 5. eta 6. arrisku indizea duten instalazioek.

b) 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpeko instalazioak, itxita daudenak.

Instalazioak aztertuta, itxita dauden 10 KPKI instalazio bisitatzea proiektatzen da, baina, betiere, kontuan harturik unean-unean zenbat langile dauden eskura eta irekita dauden KPKI instalazioak lehenetsi direla.

c) 815/2013 Errege Dekretuak ukitzen ez dituen instalazioak.

–5. arrisku taldeko instalazio bat bisitatzen da (1 instalazio).

–Hiru bisita 4. arrisku taldeko instalazioetara (14 instalazio).

–Hogeita hamabi bisita 3., 2. eta 1. arrisku taldeko instalazioetara eta instalazio berrietara (115 instalazio).

–Bisita bat instalazio berri batera (4 instalazio).

Hortaz, 815/2013 Errege Dekretuan sartuta ez dauden instalazioetan, 36 ikuskapen eginen dira 2016an, baina, betiere, kontuan harturik unean-unean zenbat langile dauden eskura eta jardunean dauden KPKI instalazioak lehenetsi direla.

d) Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).

Aurreko urteen antzera, kalkulatzen da 20 bisita programatu gabe eginen direla 2020an.

e) Hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

Garraioak aztertuko dira 5. arrisku taldeko 11 instalaziotan, 4. arrisku taldeko 2 instalaziotan, eta 3., 2. eta 1. arrisku taldeetako 2 instalaziotan. Guztira, 15 instalazio kontrolatuko dira.

f) Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola.

Jarduketa horietako 10 kontrolatzea programatu da.

Hala, 2020ko ikuskapen programaren barneko bisitak, guztira, honenbeste izanen dira:

ARRISKU INDIZEA

Jardunean dauden KPKIak*

INSTALAZIOAK

2020KO BISITAK

6

5

10

5

20

20

4

35

16

3-2-1-berriak

186

61

KPKIAK GUZTIRA

246

107

(*) 21 instalaziotan egindako hondakin uren laginketak barne.

ARRISKU INDIZEA

Itxitako KPKIak

INSTALAZIOAK

2010EKO BISITAK

6

0

0

5

10

10

4

1

0

3-2-1

7

0

Beste batzuk*

31

0

KPKIAK GUZTIRA

49

10

(*) Talde honetan sartzen dira atalasetik behera egotera igaro diren instalazioak edo beste jarduera batera igaro direnak, jarduera lizentziaren araubidearen barruan, baita erabat itxi diren instalazioak ere.

ARRISKU INDIZEA

KPKI EZ DIRENAK

INSTALAZIOAK

2020KO BISITAK

6

0

0

5

1

1

4

14

3

3-2-1-berriak

115

33

KPKI EZ DIRENAK GUZTIRA

130

37

ATMOSFERARAKO EMISIOAK AZTERTZEKO LABORATEGI AKREDITATUEN KONTROLA

-

10

PROGRAMATU GABEKOAK GUZTIRA

-

20

INTERES KOMUNEKO INSTALAZIO MUGAKIDEAK

-

3

ARRISKU INDIZEA

HONDAKINEN MUGAZ HARAINDIKO GARRAIOAK

INSTALAZIOAK

2020KO IKUSKAPENAK

0

0

0

5

11

11

4

2

2

3-2-1

8

2

HONDAKINEN MUGAZ HARAINDIKO GARRAIOAK, GUZTIRA

21

15

2020KO BISITAK GUZTIRA

202

Iaz baino bisita gutxiago aurreikusi dira, COVID-19aren ondoriozko larrialdia dela eta.

4.–INGURUMENA IKUSKATU ETA KONTROLATZEKO 2019KO PROGRAMA BERRIKUSTEA

4.1. Programaren berrikuspen orokorra.

Programan egindako lanek ikuskapen bisita bat daramate loturik kasuan kasuko jardueran, instalazioan edo proiektuan, eta “ikuskapen espediente bat” sortzen dute. Horretan, sortu den informazio eta dokumentu guztiak biltzen dira (aktak, txostenak...).

Ikuskapen txostenak REDIA ikuskapen sareak proposatutako formatuaren araberakoak dira. Puntu jakin batean zehazten da horien baldintzak noraino betetzen diren, eta, 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpekoen kasuan, departamentuaren webgunean argitaratzen dira.

2019. urtean egindako ikuskapenen berrikuspenetik eta planaren aurreikuspenekiko konparaziotik honako datu hauek lortzen dira, programaren betetze maila adierazteko:

IRAM
KATEGORIA

AURREIKUSITAKO IKUSKAPEN
PROGRAMATUAK

EGINDAKO IKUSKAPEN PROGRAMATUAK

%

Jardunean dauden KPKIak

I (6)

14

11

79

I (5)

15

16

94

II (4)

15

14

93

III (3-2-1)

71

64

90

Guztira

115

105

91

Itxitako KPKIak

I (6)

0

0

-

I (5)

4

3

75

II (4)

0

0

-

III (3-2-1)

1

2

200

Guztira

5

5

100

KPKIak ez direnak

I (6)

0

0

-

I (5)

1

1

100

II (4)

6

5

83

III (3-2-1)

13

11

85

Guztira

20

17

85

Hondakinen mugaz haraindiko garraioak

I. (5)

11

11

100

II (4)

2

0

0

III (3-2-1)

2

0

0

Guztira

15

11

73

Hondakin uren laginketa eta neurketa

30

28

93

Laborategi akreditatuen kontrola

20

10

50

Interes komuneko instalazio mugakideak

3

2

67

2019ko planeko ikuskapen programatuak

208

178

86

2019ko programatu gabeko ikuskapenak

20

24

*

GUZTIRA

228

202

89

(*) Ez da kalkulatzen. Programatu gabe eginiko ikuskapenen kopurua aldatu egiten da ikuskapena egiteko arrazoien arabera; ez du zertan bat etorri aurreikuspenarekin.

Guztira, programatuta zeuden ikuskapenetatik 202 ikuskapen egin dira; aurreikusitakoen %89.

1) 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpeko instalazioak (jardunean daudenak).

–6. taldeko instalazioetan, hamalau bisita zeuden aurreikusiak, eta hamaika egin dira. Horietako bitan, lehenengo bisitan egiaztatu zen akatsa oso larria dela. Beste instalazioan, akatsa administratiboa zen, eta bisita bakarra egin zen.

–5. taldean aurreikusitako instalazio guztiak bisitatu dira, bat izan ezik.

–4. taldean aurreikusitako instalazio guztiak bisitatu dira, bat izan ezik.

–3., 2. eta 1. taldeetan, aurreikusitako 71 instalazioetatik 64 bisitatu dira.

Guztira, aurreikusitako instalazioen %91 bisitatu dira; egiaz, %94 dira, hasiera batean aurreikusitako hiru bisita ez zirelako egin behar.

2) 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpeko instalazio itxiei dagokienez, 5. taldeko hiru instalazio bisitatu dira, eta 3. taldeko bi instalazio; bat, gerora sortutako arrazoiengatik. Guztira, aurreikusitako instalazioen %100.

3) 815/2013 Errege Dekretuak ukitzen ez dituen instalazioei dagokienez, 5. mailako instalazioa bisitatu da, 4. taldeko sei instalazioetatik bost, eta 3., 2. eta 1. taldeetako hamahiru instalazioetatik hamaika, hau da, guztien %85.

4) Hondakinen mugaz haraindiko garraioen ikuskapenei dagokienez, instalazioen %73 ikuskatu dira, gehienbat 5. taldekoak.

5) Instalazioen isurketen laginketei eta neurketei dagokienez, aurreikusitako 30 laginketetatik 28 egin ditu akreditatutako ikuskapen entitateak (GAN); hau da, %93. Kasu batean, Konfederazio Hidrografikoaren isurketa-txosten baten arabera, kendu egin dute isurketa puntua, eta bestean, bat egin du titularrak urte bukaeran egin beharreko laginketarekin, bere lizentziak hala agintzen baitu. Beraz, laginketa egiteak ez zuen zentzu handirik.

6) Atmosferarako emisioak aztertzeko akreditazioa duten laborategiei egin beharreko 20 kontroletatik 10 egin dira, %50. Nafarroan neurketak egiten dituzten zazpi laborategiak kontrolatu ziren, eta emaitzak onak izan ziren. Beraz, ez zuen zentzurik kontrol gehiago egiteak.

7) Interes komuneko mugaz haraindiko instalazioei dagokienez, aurreikusitako hiru bisitetatik bi egin dira. Hirugarrenean, bi administrazioetako teknikariak ez ziren ados jarri bisita-datak zehazteko orduan.

208 bisita zeuden programatuak, eta 178 egin dira; guztira, %86.

8) Hasiera bateko ikuskapen planean aurreikusita ez zeuden 24 ikuskapen egin dira, nahiz eta hasiera batean 20 aurreikusi. Horietatik 6 errekerimenduen egiaztapenen ondorioz egin dira; 11, salaketen ondorioz; 4, instalazioaren baldintzak betetzen ziren egiaztatzeko, neurketak edo usainen neurketak egitean; eta 3, bestelako egiaztapenak egiteko.

Bisita programatuak eta programatu gabeak kontuan harturik, 228 bisita zeuden aurreikusiak, eta 202 egin dira; guztira, %89. Oro har, lehentasuna eman zaio 815/2013 Errege Dekretuak ukitutako instalazioak bisitatzeari, eta horien barruan, arrisku maila handiena dutenak.

2016an zenbait adierazle erantsi ziren. Denboran izanen duten eboluzioak bide emanen du ikuskapenaren jarduna ebaluatzeko eta jakiteko norainokoa den instalazioen betetze maila.

ADIERAZLEAK

EGINDAKO
BISITAK

ZEHAPEN ESPEDIENTEA IREKITZEKO
PROPOSAMENAK

PROGRAMAKO TXOSTEN ONEN KOPURUA
(ez-betetzerik gabekoak)

PROGRAMAKO TXOSTEN EGOKIEN KOPURUA
(garrantzi gutxiko ez-betetzeak dituztenak)

PROGRAMAKO TXOSTEN DESEGOKIEN KOPURUA
(garrantzi handiko/oso garrantzi handiko ez-betetzeak dituztenak)

2016

N

130

11

20

7

78

%

98

8

15

5

60

2017

N

131

12

25

15

63

%

99

9

19

11

48

2018

N

115

6

20

12

76

%

78

5

17

10

66

2019

N

178

18

51

20

107

%

86

10

29

11

60

ADIERAZLEAK

OSO AKATS GARRANTZITSUAK

AKATS GARRANTZITSUAK

GARRANTZI GUTXIKO AKATSAK

AKATSAK, GUZTIRA

2016

N

42

203

148

393

Batezbestekoa

0,32

1,56

1,14

3,02

2017

N

80

178

101

359

Batezbestekoa

0,63

1,39

0,79

2,81

2018

N

40

153

94

287

Batezbestekoa

0,37

1,42

0,87

2,66

2019

N

72

173

102

347

Batezbestekoa

0,41

0,99

0,59

1,99

Zehapen espedienteak irekitzeko proposamenak eta akatsak zenbatzearen ondorioetarako, ikuskapen bisita baten ondorioz izan behar dira, ez beste kontrol batzuetan antzematen direnak (laborategi akreditatu batek edo ikuskapen entitate akreditatu batek egindako txostenak...).

Oraindik, lau urtetako adierazleak baino ez ditugu; beraz, goizegi da ondorioak ateratzeko. Datu horiekin hau ondorioztatzen ahal da:

–2019ko bisita kopurua normala izan da. 2019an, Ikuskapen Programa %86an bete da, 2018an baino gehiago, baina aurreko urteetan baino gutxiago, urte haietan ia oso-osorik bete baitzen. Ez da osorik bete arrisku txikieneko KPKI instalazioetan, KPKI ez diren instalazioetan, hondakinen mugaz haraindiko garraioetan eta, batez ere, laborategi akreditatuen kontroletan, horien aurreikuspena neurriz gorakoa baitzen; hori bete ez bada ere, ez du arazorik sortzen.

–Zehapen espedienteen kopuruak gora egin du aurreko hiru urteetakoekin alderatuta, bai zenbaki absolututan, bai ehunekotan.

–Akatsik ez duten edo akats arinak dituzten ikuskapen txostenen kopurua guztien %40koa da, hots, aurreko urteetakoa baino altuagoa.

–Txostenetan erregistratutako akatsen guztizko kopurua aurreko urtekoa baino handiagoa da, lehenengo bi urteetakoa bezalatsukoa. Batezbestekoa, ordea, gorantz doa, akats larri edo oso larririk ez duten ikuskapenen kopuruarekin bat.

–Akats oso garrantzitsuen kopuruak gora egin du iaztik, eta 2017ko maila bertsuan dago.

–Akats garrantzitsuen eta garrantzi gutxikoen kopuruak behera egin du, batez beste.

4.2. 2019ko ikuskapen programan identifikatutako ingurumen arazoak berrikustea.

2019ko programan identifikatutako arazo zehatzak, arazo horien egoera urtean zehar eta hurrengo urteari begira aurreikusten den egoera:

ERREFERENTZIA

INSTALAZIOA

ARAZOAK

2019KO EGOERA

2020KO EGOERAREN
AURREIKUSPENA

2019/09

Erriberako Mankomunitatearen hondakindegia

Instalazioa behar bezala ustiatzen dela bermatzea

–Aurreko urteetan hautemandako akatsek irauten dute.

–Gai biodegradagarrien isurketaren arazoa konponduko da bioegonkortze instalazioa abian jartzen denean.

–Ikuskapen programan mantentzen da.

2019/10

Zarata, estanpatze fabrika baten inguruan.

Zarata maila apaltzea

–Titularrak ez du akatsak zuzentzeko neurririk hartu; beraz, ingurumenari dagokionez, egoera bera da.

–Udalak ez du pantaila akustiko bat instalatzeko jarduera lizentziarik eman nahi.

–Ikuskapen programan mantentzen da.

2019/11

Partikula jalkikorrak Ororbian

Emisioak murriztea

–Nahigabeko emisioak eragiten dituzten egoerak identifikatu dira.

–Partikulak emititzeko foku batzuk kendu dira eta ahalmen handiagoko iragazki berriak instalatu dira.

–Instalazioa 2016/1032 EB Erabakira egokitzeko tramitea egiten ari da.

–Airearen kalitatea kontrolatu behar da egiaztatuak ez dauden neurketa-ekipo batzuekin (etengabeko neurketa), eta laginketa bat egin behar da ekipo grabimetriko batekin.

–Zendeako Udalak eta Ororbiako Kontzejuak berriro aurkeztu dituzte kexak.

–Ikuskapen programan mantentzen da.

2019/12

Usain txarra Vianako eta Logroñoko aldirietan

Emisioen murrizketa industria-instalazio batean

–Baldintza meteorologikoak direla kausa Logroñon eragozpenak eragiten ahal diren kasuetan, jarduera bertan behera uzteko funtzionamendu protokolo bat ezarri da.

–Usainen neurketa dinamiko bat egin da UNE-EN 13.725 Arauarekin bat.

–Ikuskapen programan mantentzen da.

–Errioxako ikuskatzaileekin batera egindako bisitak.

2019/13

Iruñerriko Mankomunitatearen hondakindegia

Tratatu gabeko hondakinak (materia organikoa barne) isurien ontzian biltzeari uztea (1481/2001 Errege Dekretuaren 6. artikulua)

–Egoera bere horretan mantentzen da.

–Titularrak konponbide bakarra proposatu du: 2022an tratamendu zentro bat eraikitzea, eta, ordura arte, araudia ez betetzen segitzea.

–Ikuskapen programan mantentzen da.

–Urtean bi bisita eginen dira.

2019/14

Behi ustiategia Caparroson

Ingurumen baimen integratuaren baldintzetara egokitzea.

–Instalazioan, nabe batzuk prezintatuak daude, epaileen irizpenen zain.

–Ikuskapen programan mantentzen da.

Informazio hori aintzat harturik, dauden erreferentzia guztiak mantentzen dira programan.

I. ERANSKINA

Aplikatu beharreko araudia

Aplikatu beharreko legedia, Programa garatzean kontuan hartu beharrekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eskumenaren barnean zuzenean dagoena da, honako hau, alegia:

1. Legedi orokorra.

–2010/75/EB Zuzentaraua, 2010eko azaroaren 24koa, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emana, industria emisioei buruzkoa (kutsaduraren prebentzioa eta kontrol integratuak).

–1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena.

–815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamendua onesten duena.

–4/2005 Foru Legea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa.

–93/2006 Foru Dekretua, 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duena.

–15/2009 Foru Legea, abenduaren 9koa, enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa.

–448/2014 Foru Agindua, abenduaren 23koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Horren bidez, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua garatzen duten arauak onetsi ziren, administrazioa bizkortzeko eta prozedurak errazteko arauak sartzeko asmoz, foru aginduaren I. eranskinean jasotzen den moduan (93/2006 Foru Dekretu horren bidez, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zen).

2. Atmosfera.

–34/2007 Legea, azaroaren 15ekoa, airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzkoa.

–117/2003 Errege Dekretua, jarduera batzuetan disolbatzaileak erabiltzeagatik konposatu organiko lurrunkor gutxiago aireratzeari buruzkoa.

–100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, airea kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratu eta haren aplikaziorako oinarrizko xedapenak ematen dituena.

–102/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, airearen kalitatea hobetzeari buruzkoa.

–678/2014 Errege Dekretua, abuztuaren 1ekoa, aldatzen duena 102/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, airearen kalitatea hobetzeari buruzkoa.

–39/2017 Errege Dekretua, urtarrilaren 27koa, aldatzen duena 102/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, airearen kalitatea hobetzeari buruzkoa.

–1042/2017 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, errekuntza instalazio ertainetatik atmosferara egiten diren zenbait agente kutsatzaileren emisioak mugatzeari buruzkoa, eta airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen IV. eranskina eguneratzen duena.

–818/2018 Errege Dekretua, uztailaren 6koa, airearen zenbait kutsatzaileren Estatuko emisioak gutxitzeko neurriei buruzkoa.

–6/2002 Foru Dekretua, eguratsean gai kutsagarriak isurtzen ahal dituzten jarduerak ezarri eta funtzionatzeko baldintzak ezartzen dituena.

–387/2014 Ebazpena, apirilaren 8koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, emisio atmosferikoen kontrolari buruzko IT-ATM-01 eta IT-ATM-02 jarraibide teknikoak onesten dituena.

3. Hondakinak.

–22/2011 Legea, uztailaren 28koa, hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzkoa.

–833/1988 Errege Dekretua, Hondakin Toxiko eta Arriskutsuei buruzko 20/1986 Oinarrizko Legea betetzeko Erregelamendua onesten duena.

–1481/2001 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, hondakinak hondakindegira eramanez ezabatzea arautzen duena.

–180/2015 Errege Dekretua, martxoaren 13koa, Estatuko lurraldearen barrenean hondakinak garraiatzea arautzen duena.

–AAA/661/2013 Agindua, apirilaren 18koa, hondakinak hondakindegietan bilduz deuseztatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren I., II. eta III. eranskinak aldatzen dituena.

–Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakia, hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia aldatzen duena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauarekin bat (2014/955/EB).

–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko 660/2014 (EB) Erregelamendua. Haren bidez aldatzen da 1013/2006 (EE) Erregelamendua, hondakinen garraioari buruzkoa.

–Hondakin jakin batzuei buruzko berariazko araudia (olioak, ontziak, gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak, PCBak, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak, erabiltzen ez diren pneumatikoak...).

–14/2018 Foru Legea, ekainaren 18koa, hondakinei eta haien fiskalitateari buruzkoa.

4. Hondakin urak.

–849/1986 Errege Dekretua, apirilaren 11koa, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onesten duena, garatzen baititu Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko titulua eta I., IV., V., VI. eta VII. tituluak.

–1620/2007 Errege Dekretua, abenduaren 7koa, araztutako urak berrerabiltzeko araubide juridikoa ezartzen duena.

–12/2006 Foru Dekretua, urak saneamenduko kolektore publikoetara isurtzen ahal dituzten jarduerak ezarri eta funtzionatzeko baldintza teknikoak ezartzen dituena.

5. Zaratak eta bibrazioak.

–37/2003 Legea, zaratari buruzkoa.

–1367/2007 Errege Dekretua, Zaratari buruzko 37/2003 Legea garatzen duena zona akustikoei, kalitate helburuei eta emisio akustikoei dagokienez.

–406/2014 Ebazpena, apirilaren 15ekoa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, IT-RUIDO--001 jarraibide teknikoa (instalazioetan zarata neurtzeko txostenen gutxieneko edukiari buruzkoa) onesten duena.

6. Lur kutsatuak.

–22/2011 Legea, uztailaren 28koa, hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzkoa.

–9/2005 Errege Dekretua, lurzorua kutsatzen ahal duten jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuak deklaratzeko irizpide eta estandarrak ezartzen dituena.

–PRA/1080/2017 Agindua, azaroaren 2koa, urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren I. eranskina aldatzen duena (dekretu horretan lurzorua kutsatzen ahal duten jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen deklarazioa egiteko irizpide eta estandarrak ezartzen dira).

7. Ingurumen arloko informazioa jakinaraztea.

–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 166/2006 (EE) Erregelamendua, gai kutsagarrien emisioen eta transferentzien Europako erregistroa ezartzeari buruzkoa.

–508/2007 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, E-PRTR Erregelamenduko emisioei buruzko eta ingurumen baimen integratuei buruzko informazioa ematea arautzen duena.

–27/2006 Legea, uztailaren 18koa, ingurumen arloan informazioa eskuratzeko, herritarrek parte hartzeko eta justiziarako irispidea izateko eskubideak arautzen dituena.

–Batzordearen 2018/1135 Betearazpen Erabakia (EB), 2018ko abuztuaren 10ekoa, ezartzen duena zer informazio mota, zer formatutan eta zer maiztasunez eman behar duten estatu kideek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren (industriako emisioei buruzkoa) aplikazioari buruz.

8. Alarma egoera.

–463/2020 Errege Dekretua, martxoaren 14koa, alarma egoera deklaratu duena COVID-19k eragindako osasun krisia kudeatzeko.

10/2020 Errege Lege-dekretua, martxoaren 29koa, ordaindutako baimen berreskuragarri bat arautzen duena funtsezko zerbitzuak betetzen ez dituzten besteren konturako langileentzat, COVID-19aren kontrako borrokaren baitan herritarren joan-etorriak murrizteko xedez.

–Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak martxoaren 31n emandako ohar argigarria industriaren sektorearentzat, martxoaren 29ko 10/2020 Errege Lege-dekretuaren aplikazioari buruz, horren bidez ordaindutako baimen berreskuragarri bat arautu baitzen funtseko zerbitzuak betetzen ez dituzten besteren konturako langileentzat.

II. ERANSKINA

Instalazioetako arriskuak ebaluatzeko metodologia

Ikus 116/2018 Foru Agindua, apirilaren 18koa, Landa Garapeneko, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, zeinaren bidez onetsi baitzen Industria jarduerak ingurumen aldetik ikuskatzeko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko Programa.

III. ERANSKINA

Hondakinen mugaz haraindiko garraioetako arriskuak ebaluatzeko metodologia

Ikus 116/2018 Foru Agindua, apirilaren 18koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onetsi baitzen Industria jarduerak ingurumen aldetik ikuskatzeko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko Programa.

Iragarkiaren kodea: F2004677