98. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2020rako lan egutegia

Murillo el Frutoko Udalak, 2020ko apirilaren 27an egin osoko bilkura arruntean, 2020ko lan-egutegia onetsi zuen, honela:

Alkateak 2020ko lan-egutegia aurkeztu du, onets dadin. Bertan jasotzen da, orobat, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren laneko jaiegunen egutegi ofiziala, honako arau hau oinarri hartuta: maiatzaren 10eko 177/2019 Ebazpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko asteguneko jaien egutegi ofiziala ezartzen duena (2020ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 31koa). Hona hemen:

1. Nafarroako Gobernuak ofizialki izendatutako jaiegunak, baita Murillo el Frutoko gainerako jaiegunak ere:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Maiatzaren 15a: San Isidro.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 26tik 28ra: herriko festak.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Urriaren 21a: Santa Ursula (bertako festa eguna).

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 7a: Konstituzioaren Egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2. Jendea hartzeko lanaldi murriztua duten egunak:

–Abuztuaren 25a: bulego orduak 9:00etatik 11:00etara.

–Abenduaren 24a: bulego orduak 9:00etatik 12:00etara.

–Abenduaren 31: bulego orduak 9:00etatik 12:00etara.

Urteko lanegunak 246 dira eta horiei kendu behar zaizkie 27 opor egun eta norberaren aferetarako 3 egun; beraz, azkenik 216 lanegun dira, eta egiazko lanorduak 1.592.

Lanaldia, oro har, astelehenetik ostiralera bitartekoa izanen da, eta 8:00etatik 15:00ak arte lan egin beharko da; gainerako denbora egiteko, langileek aukeratzen ahalko dute malgutasunez.

Aipatu lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa etab.); horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute.

Murillo el Frutoko Udalean jendea hartzeko eta bertako Erregistro Orokorra irekita egoteko ordutegia 11:00etatik 14:00ak arte da, astelehenetik ostiralera.

Bozketa egin ondoren, aho batez onetsi dira honako erabaki hauek:

Lehena.–Onestea 2020. urterako lan-egutegia.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, jaiegunak baitira.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) eta Murillo el Frutoko Udaleko iragarki-taulan argitaratzea.

Murillo el Fruton, 2020ko apirilaren 28an.–Alkate udalburua, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L2004708