96. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

7E/2020 FORU AGINDUA, apirilaren 2koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, Carlos Romero Herrero jauna, Osasun Sistemetarako Software Arkitekturaren Ataleko burua, kargutik kentzea xedatzen duena. Atal hori Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Osasun Teknologien Zerbitzuari atxikita dago, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuan.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Carlos Romero Herrero jauna, Osasun Sistemetarako Software Arkitekturaren Ataleko burua. Atal hori Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Osasun Teknologien Zerbitzuari atxikita dago, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuan.

2. Foru agindu hau interesdunari, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Osasun Teknologien Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko apirilaren 2an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F2004638