96. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4E/2020 FORU AGINDUA, apirilaren 2koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, Irati Iribas Jiménez andrea Osasun Sistemetarako Software Arkitekturaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako. Atal hori Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Osasun Teknologien Zerbitzukoa da, eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuan dago.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 11/2019 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak ezartzen du kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela atalburuen bitarte baterako izendapena, beharrezkoak diren txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dago espedientean.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Irati Iribas Jiménez andrea Osasun Sistemetarako Software Arkitekturaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Atal hori Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Osasun Teknologien Zerbitzukoa da, eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuan dago.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Osasun Teknologien Zerbitzuari, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko apirilaren 2an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F2004641