2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Iruñeko Udal Planeko U.I. XIX-ko Z3 eta GZ4 unitateetako (Oberena erakundea) xehetasun-azterketa.
Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2020ko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 05-MAR-20 (13/CU).
Jendaurreko epea iragan delarik hasiera batez onetsi (JOB 30-10-2019 [6/CV]) eta argitara eman ondotik 2019ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 16an; ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen txostena, 2019ko urriaren 17koa; ikusirik Oberena erakundeak Mankomunitatearen txostenari emandako erantzuna 2019ko azaroaren 27an; ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen 2020ko urtarrilaren 16ko aldeko txostena; ikusirik Oberena erakundeak 2020ko otsailaren 21ean tramitera aurkeztutako testu bategina, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2020ko otsailaren 24ko txostenarekin eta Hirigintza Gerentziako legelariaren 2020ko otsailaren 27ko txostenarekin, erabakitzen da:
1. Behin betiko onestea Iruñeko Udal Planeko U.I. XIX-ko Z3 eta GZ4 unitateetako (Oberena erakundea) xehetasun-azterketaren testu bategina, Ignacio Azcárate Seminariok, Oberena erakundea ordezkatuz, 2020ko otsailaren 21ean tramitera aurkeztua, zeinaren helburua baita xeheki definitzea eraikuntzak okupa ditzakeen eremuak.
2. Erabaki hau igortzea, onetsitako xehetasun-azterketaren ale batekin batera, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura. Argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.
3. Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari, Iruñerriko Mankomunitateari eta Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasuneko Alorrari.
Ebazpen honen aurka, honako errekurtso hau aurkez daiteke:
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2020ko apirilaren 16an.–Jarduneko alkatea, Ana María Elizalde Urmeneta.
ERANSKINA
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2004587