96. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLATZ

Enkante publikoa, baratzetako herri-lurzatien aprobetxamendua adjudikatzeko

Olazko Kontzejuak (Eguesibar) enkante publikorako deia egiten du baratzetako lau herri-lurzatiren aprobetxamendua adjudikatzeko, lehentasuna duten herritarren arteko zuzeneko adjudikazio prozedura gauzatu ondotik eman gabe gelditu baitira. Hona hemen baldintza orokorrak:

Adjudikazio prozedura: ahozko eskaintzen bidezko enkantea.

Hasierako prezioa: 100,00 euro.

Enkantean parte hartzeko behin-behineko fidantza: 50 euro.

Gorako posturak: 10,00 euro.

Errentamenduaren epea: 8 urte.

Enkantearen tokia eta eguna: Kontzejuaren aretoan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren eguneko 12:00etan.

Baldintza higieniko-sanitarioak: enkantearen egunean maskarak eta eskularruak emanen zaizkie parte-hartzaileei. Aldez aurretik onartutako eskatzaileak baino ez dira sartuko, eta urruntze neurriak mantenduko dira. Eskaintzak egiteko, idenfikazio zenbaki bat duen paleta bat emanen zaie, eskaintza onartu nahi dutenean jaso dezaten.

Enkatearen berariazko baldintzak: baldintza-agirian eta Olazko baratzeen erabilera arautzen duen ordenantzan ezartzen dira, interesdunen eskura egonen baitira Kontzejuaren Idazkaritzan, iragarki-taulan eta www.concejodeolaz.com web-orrian. Edonola ere, enkantearen hasieran irakurriko dira.

Olatzen, 2020ko apirilaren 27an.–Kontzejuko burua, Jesús Erburu Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2004699