96. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Xehetasun-azterketa, 13. poligonoko 547. lurzatian. Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2020ko apirilaren 30ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen 13. poligonoko 547. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Francisco Javier Echarri Michausek sustatua.

Xehetasun-azterketa horren xedea da Alde Zaharreko 44ko eraikinean igogailua instalatzea.

Xehetasun-azterketaren hasierako onespena 2020ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 7an, eta jendaurreko epean ez da inolako alegaziorik aurkeztu.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lekunberrin, 2020ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2004771