96. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Xehetasun-azterketa 13. poligonoko 527. lurzatian. Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2020ko apirilaren 30ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen 13. poligonoko 527. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Carlos Baldak sustatua.

Xehetasun-azterketa horren xedea da eraikinaren fatxadaren inguratzaile termikoa hobetzea.

Xehetasun-azterketaren hasierako onespena 2020ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 12an, eta jendaurreko epean ez da inolako alegaziorik aurkeztu.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lekunberrin, 2020ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2004769