96. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egun baliodunean, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten. COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian (martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuak aldatua) ezartzen da prozedurak izapidetzeko mugaegunak bertan behera utzi eta epeak eteten direla. Hortaz, ezartzen da jendaurrean jartzeko eta alegazioak aurkezteko epeak, horien etetea noiz bukatzen den, biharamunean hasiko direla.

Sustatzailea: Ion Vidarte Iturain. Jarduera: jarduera sailkatuaren proiektua, landako oilo erruleen ustiategia paratzeko, Leteko sistema ekologikoan. Tokia: 6. poligonoa, 27. lurzatia.

Eritzebeitin, 2020ko apirilaren 28an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2004717