96. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Hiri-jarduketarako plan berezia 11. poligonoko 222. lurzatian.
Behin betiko onespena

Udalak, 2020ko otsailaren 19an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia 11. poligonoko 222. lurzatian, betiere Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoaren txosteneko baldintza guztiak beteta.

2.–Behin betiko onespen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.–Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari, aipatutako Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoaren txostenaren kopiarekin batera.

4.–Erabaki hau helaraztea, onetsitako agiriarekin eta egindako txosten teknikoekin batera, Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari, hamar eguneko epean gehienez.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo hilabetean.

Beran, 2020ko apirilaren 2an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2004404