96. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREAN JARTZEA. Ingurumen baimen integratua emateko eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren aurretiazko fasea. Sustatzailea Jorge Lecumberri Pablo jauna da.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko Legearen testu bateginaren 16. artikuluan xedatutakoarekin bat, aditzera ematen da dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era), eta beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan hogeita hamar egun balioduneko epe horretan.

Espedientearen

kodea

0001-0225-2020-000003

Instalazioa

Oilaskoak gizentzeko hegazti instalazioa

Sailkapena

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea

2B/9.1.b

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua

Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua

Abenduaren 9ko 21/2013 Legea

I. eranskina / 1. taldea

Titularra

Jorge Lecumberri Pablo

Kokapena

4. poligonoa, 1755, 1756 eta 1757. lurzatiak

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N ardatza,

X: 609.167,000 eta Y: 4.676.065,000

Udalerria

Cadreita

Proiektua

Oilaskoak gizentzeko hegazti instalazioa (81.000 toki)

Proiektua baimentzeko organo eskuduna

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia

Informazioa eskatzeko organoa

Baimen Bulegoa:

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

Baimen Bulegoa:

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoak.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Jendaurrean jarritako dokumentazioa

–Ingurumen baimen integratuari buruzko proiektua:

Ingurumen-inpaktuaren azterketa

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Proyectos+en+informacion+publica.htm

Iruñean, 2020ko apirilaren 17an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2004666