96. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1052/2020 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzen duena 289/2019 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Administrazioarekiko auzi-errekurtso hori Francisco José Caparroso Ultra jaunak jarri zuen aipatutako epaitegian.

Francisco José Caparroso Ultra jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren uztailaren 18ko 198E/2019 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez, Francisco José Caparroso Ultra jaunak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1319/2019 Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan jasotako etete eskaera ezetsi zen. Ebazpen horren bidez, onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko etxezain izateko hogeita lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian, eta oposizioko probak egiteko eguna, ordua eta tokia zehaztu ziren.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzea 289/2019 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori Francisco José Caparroso Ultra jaunak jarri zuen.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian.

3. Ebazpen hau igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Francisco José Caparroso Ultra jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko apirilaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2004651