96. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

305/2020 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Lourdes Zudaire Echarri andrea Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikitako Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendariaren apirilaren 23ko 304/2020 Ebazpenaren bidez Salvador Zabala Razquin jauna izendatu da Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoko buru; izendapen hori jaso arte Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoko burutza betetzen zuen, zeina orain hutsik gelditu baita. Institutuak proposatu du María Lourdes Zudaire Echarri andreak, Hezkuntza Departamentuari atxikita dagoen B mailako funtzionarioak, bete dezala burutza hori.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen du ezen, atalburuak, bulegoburuak edo ataletik beheragoko beste unitate batzuetako buruak beste departamentu bateko langileetatik izendatzen direnean bitarte baterako, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko dela.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak lehenbiziko xedapen gehigarrian ezartzen du ezen, erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko, kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarritakoari jarraikiko zaiola.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren adostasuna izanik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duen moduan, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena jasota, Nafarroako Kirolaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuaren 12 ñ) artikuluan emandako eskumenen arabera.

EBAZTEN DUT:

1. María Lourdes Zudaire Echarri andrea Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikitako Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko apirilaren 23an.–Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Miguel Ángel Pozueta Uribe-Echeverría.

Iragarkiaren kodea: F2004646