96. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

304/2020 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Salvador Zabala Razquin jauna Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikitako Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 10eko 252/2020 Ebazpenaren bidez, kargutik kendu zen Idoia Pérez Huici andrea, Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoko burua, berak eskatuta. Burutza hori hutsik gelditu zen. Institutuak proposatu du Salvador Zabala Razquin jaunak bete dezala burutza hori; B mailako funtzionarioa da eta gaur egun erakunde autonomo horretako Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoko burua.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak lehenbiziko xedapen gehigarrian ezartzen du ezen, erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko, kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarritakoari jarraikiko zaiola.

Horrenbestez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena jaso ondoren, Nafarroako Kirolaren Institutuaren estatutuak onetsi zituen azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuaren 12.ñ) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Salvador Zabala Razquin jauna Nafarroako Kirolaren Institutuari atxikitako Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko apirilaren 23an.–Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Miguel Ángel Pozueta Uribe-Echeverría.

Iragarkiaren kodea: F2004645