96. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

33/2020 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Garraioetako zuzendari nagusiak emana, Pedro María Larráyoz Echeguía, Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko kide titularra, kargutik kentzen duena. Pedro María Larráyoz Echeguía turismo ibilgailuetan egiten den bidaiarien garraio publikoko enpresen ordezkaria izan da batzorde horretan. Haren ordez, Iruñeko Francisco José Asín Pérez izendatzen du ebazpen honek.

Garraioetako zuzendari nagusiaren irailaren 2ko 163/2008 Ebazpenaren bidez, Pedro María Larráyoz Echeguía kide titular izendatu zen Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordean, turismo ibilgailuetan egiten den bidaiarien garraio publikoko enpresen ordezkaria izateko. Jon Iturriaga Fernández de Jáuregui ordezko kide izendatu zen.

2020ko otsailaren 4an, Taxi-gidari auto-patronoen elkarte independenteak idazki bat igorri zuen, proposatuz egungo batzordekidearen kargu-uztea eta haren ordez Iruñeko Francisco José Asín Pérez izendatzea.

Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordea eratu zuen azaroaren 18ko 511/1991 Foru Dekretuaren 4. artikuluak (urtarrilaren 27ko 15/1997 Foru Dekretuaren bidez aldatua) ezartzen duenez, Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordea batzordeko buruak eta lau kidek osatuko dute, eta Herri Lanetako, Garraioetako eta Komunikazioetako Departamentuko titularrak izendatuko ditu denak. Artikulu horrek agintzen du kide horietako bat salgaien, bidaiarien edo horien jarduera lagungarrien eta osagarrien arloko enpresen ordezkaria izanen dela, gatazkaren izaera zein den. Foru dekretu horren 6. artikuluan, aldiz, aukera ezartzen da batzordeko buruaren ordezkoak nahiz kideenak izendatzeko.

Horregatik, Garraioaren Arbitraje Batzordea osatzeari buruzko Foru Dekretuaren 4. eta 6. artikuluetan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen azken xedapenetako lehenean ezarritakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

1. Pedro María Larráyoz Echeguía, Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko kidea, kargutik kentzea. Pedro María Larráyoz Echeguía turismo ibilgailuetan egiten den bidaiarien garraio publikoko enpresen ordezkaria izan da batzorde horretan.

2. Iruñeko Francisco José Asín Pérez izendatzea Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko kide, turismo ibilgailuetan egiten den bidaiarien garraio publikoko enpresen ordezkari izateko.

3. Ebazpen hau Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeari eta interesdunei jakinaraztea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko apirilaren 15ean.–Garraioetako zuzendari nagusia, Berta Miranda Ordobás.

Iragarkiaren kodea: F2004529