96. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

56/2020 FORU AGINDUA, apirilaren 20koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Javier Larraya Reta jauna izendatzen duena, bitarte baterako, Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiko Ondare Zerbitzuko Sozietate Publikoen, Abalen eta Afera Ekonomikoen Ataleko buru.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Horri dagokionez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dago espedientean.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Javier Larraya Reta jauna izendatzea, bitarte baterako, Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiko Ondare Zerbitzuko Sozietate Publikoen, Abalen eta Afera Ekonomikoen Ataleko buru.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Ondare Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko apirilaren 20an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2004570