95. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 7a - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

297/2020 EBAPZENA, maiatzaren 5ekoa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, Osasuneko kontseilariaren apirilaren 24ko 17/2020 Foru Agindua garatzen duena. Foru agindu horren bidez, jarraibideak eta neurriak ematen dira apirilaren 13ko SND/344/2020 Agindua garatzeko, zeinaren bidez salbuespeneko neurriak ezartzen baitira Osasun Sistema Nazionala indartzeko eta COVID 19ak eragindako osasun krisiari eusteko, eta arduraduna izendatzen da COVID 19a detektatzeko PCR proba diagnostikoak egiteko zentro baimenduen sarearen koordinazio exekutiborako.

Apirilaren 13ko SND/344/2020 Aginduaren bidez salbuespeneko neurriak ezarri dira Osasun Sistema Nazionala indartzeko eta COVID 19ak eragindako osasun krisiari eusteko; besteak beste, autonomia-erkidegoen esku jartzen dira titulartasun pribatuko osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduak eta haien langileak, betiere Osasun Sistema Nazionalean aritzen ez badira. Orobat, COVID 19 a detektatzeko proba diagnostikoak mugatzen dira fakultatibo batek agindu dituen kasuetara eta autonomia-erkidegoko osasun agintaritza eskudunak ezarritako irizpideekin bat datozen kasuetara. Halaber, ezartzen da nahitaezkoa izanen dela osasun agintaritza eskudunari jakinaraztea COVID 19aren kasu baietsiak, bai eta materiala erosi dela ere test diagnostikoak egiteko, berariaz adierazita zer material mota den, zenbat unitate erosi diren eta zertarako erabiliko den.

Agindu hori garatu beharrez, Osasuneko kontseilariak apirilaren 24an eman 17/2020 Foru Agindua onetsi zen, jarraibideak eta neurriak ematen dituena apirilaren 13ko SND/344/2020 Agindua garatzeko, zeinaren bidez salbuespeneko neurriak ezartzen baitira Osasun Sistema Nazionala indartzeko eta COVID 19ak eragindako osasun krisiari eusteko, eta arduraduna izendatzen duena COVID 19a detektatzeko PCR proba diagnostikoak egiteko zentro baimenduen sarearen koordinazio exekutiborako.

Foru agindu horren zortzigarren puntuan, gaikuntza ematen zaio Osasuneko zuzendari nagusiari behar adina administrazio ebazpen eman dezan foru agindu horretan xedatutakoa garatu eta gauzatzeko.

Apirilaren 24ko 17/2020 Foru Aginduaren hirugarren puntuak zenbait neurri ezartzen ditu proba diagnostikoak egiteko Nafarroako osasun sistematik kanpo COVID 19a detektatzearren. Puntu horrek xedatzen duenez, lan esparruan, kasuan kasuko laneko arriskuen prebentziorako zerbitzuen agindua eta/edo prebentzio modalitatearena eduki beharko da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak prestatu dituen gidaliburua eta gomendioak betez.

Kontuan izanik enpresaburuen elkarteek, sindikatuek eta beste gizarte talde batzuek zehazturiko eskaerak eta proposamenak, bidezkoa da orain puntu hori garatzea enpresek lan esparruan PCR probak egiteari dagokionez.

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 2.2 artikuluari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. Jarraibide hau ematea, apirilaren 24ko 17/2020 Foru Agindua garatzeko (foru agindu horren bidez, jarraibideak eta neurriak ematen dira apirilaren 13ko SND/344/2020 Agindua garatzeko, zeinaren bidez salbuespeneko neurriak ezartzen baitira Osasun Sistema Nazionala indartzeko eta COVID 19ak eragindako osasun krisiari eusteko):

Oro har, eta orain eskura dugun ebidentzia zientifikoa nahiz Osasun Ministerioaren aholkuak oinarri hartuta, ez da gomendatzen PCR testik egitea lan esparruan langile asintomatiko guztiei.

Nolanahi ere, eginez gero, kasuan kasuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuko mediko fakultatibo baten agindua eduki beharko da, oinarri dituena enpresako laneko osasuna eta eritasuna diagnostikatzeko politika, Nafarroako Foru Komunitatean horren inguruan egiten ari den estrategia globalaren barnean.

Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak jakinarazi beharko dio Osasun Departamentuari zenbat PCR proba egin den eta zer kasutan den positiboa emaitza, apirilaren 24ko 17/2020 Foru Aginduak zehazten duen bezala. Foru agindu horren bidez, jarraibideak eta neurriak ematen dira apirilaren 13ko SND/344/2020 Agindua garatzeko, zeinaren bidez salbuespeneko neurriak ezartzen baitira Osasun Sistema Nazionala indartzeko eta COVID 19ak eragindako osasun krisiari eusteko.

2. Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeatzailetzara eta Lan Osasunaren Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeatzailetzara, Osasun Zuzendaritza Nagusira eta Osasun Departamentuko eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusira.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 5ean.–Osasuneko zuzendari nagusia, Carlos Artundo Purroy.

Iragarkiaren kodea: F2004794