93. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda, ukituak suertatu baitira, oztopo arkitektonikoak kentzeko desjabetzea dela eta, Gipuzkoako etorbideko 50eko eraikineko hiri-jarduketarako
plan berezian. Hasierako onespena

2020ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 27an, argitaratu zen 2020ko martxoaren 4ko Alkatetzaren 20200176 Ebazpenaren laburpena.

Hartutako erabakiak eraginkortasun juridiko erabatekoa izan dezan, eta Administrazio Publikoen Administrazio prozedura erkideari buruzko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat etorriz, 20200176 Ebazpenaren testu osoa argitaratzen da.

“Ikusirik Berriozarko Udalak 2019ko apirilaren 24ko osoko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bidez behin betiko onetsi baitzen Berriozarko Gipuzkoako etorbideko 50ean igogailua paratzeko hiri-jarduketarako plan berezia, desjabetzea ezarri da jarduketa sistematzat planeamenduaren exekuziorako, eta onura publikotzat eta okupatu beharrekotzat deklaratzen dira eraikinaren 1. solairuko eskuineko pisuko 2,30 m².

Ikusirik espedienteko dokumentazioa, desjabetzearen legezko tresna baita, Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 55. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Eta 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 81. artikuluan ezarritakoaren babesean: “Desjabetze sistemaren bidez garatu beharreko exekuzio unitateen mugaketak eta hirigintza-planak onetsiz gero, onespenak berarekin ekarriko du obra horiek onura publikokoak direla eta behar diren lur eta eraikinak okupatu behar direla deklaratzea, desjabetzearen edo zortasunak ezartzearen ondorioetarako”.

Ikusirik udal teknikariek prestaturiko nahitaezko desjabetzearen proiektua eta ukitutako ondasunaren balorazioa/balio justuaren orriak.

Ikusirik Hirigintza Departamentuaren txostena, 254/2018 barneko erreferentzia duena, desjabetzeari, onura publikoaren deklarazioari, okupazioari eta presakoa izateari buruzkoa.

Udaleko alkatetza izanik desjabetze proiektua hasiera batez onesteko organo eskuduna.

Hori guztia kontuan harturik, EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Hasiera batez onestea plan bereziaren behin betiko onespenak ukitutako eskubideen eta ondasunen zerrenda zehatza eta banakakoa. Planak jasotzen du 2,30 m² desjabetzea eraikineko 1. solairuko eskuineko pisutik, Gipuzkoako etorbideko 50 zenbakidun eraikinean igogailua jartzeko:

Finka: 18. poligonoa, 228-1-4. lurzatia. Kokapena: Gipuzkoako etorbidea, 50a. Desjabetu beharreko azalera: 2,30 m². Jabea: Artur Perez Melnikov.

Bigarrena.–Desjabetzeak ukitutako ondasunen presako okupazioa deklara dezala eskatzea Nafarroako Gobernuari, kontuan harturik beharrezkoa dela oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua jartzeko lanak egitea.

Hirugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea titular ukituei eta jendaurrean jartzea zerrenda hau entitate honetako iragarki-taula elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean zabalpen gehien duten bi egunkarietan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 eguneko epean, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten ondasun horien okupazioaren edo eskuragarritasunaren bidezkotasunaz eta haien egoera material edo legezkoaz.”

Berriozarren, 2020ko apirilaren 27an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2004678