93. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Egoitza elektronikoa sortzea

2020ko apirilaren 30ean, Javier Ollo Martínez alkateak, honako ebazpen hau eman zuen:

Alkatetzaren 514/2020 Ebazpena, apirilaren 30ekoa, Egoitza elektronikoa sortzea onesten duena.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearekin bat, eta herritarrei gure entitatearekin harremanetan jartzeko komunikazio-sistema telematiko bat emateko xedez,

EBAZTEN DUT:

1. Altsasuko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.alsasua.net helbide elektronikoan. Internet-domeinua Altsasuko Udalaren jabetzakoa da, eta Altsasuko Udala da egoitzaren titularra.

2. Egoitza elektronikoa indarrean jarriko da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Udal alor guztiei jakinaraztea, baita argitaratzea Altsasuko Udalaren web-atarian eta egoitza elektronikoan ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik.

5. Altsasuko Udalaren Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzentzeko eta koordinatzeko eginkizunak.

Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauetako bat jar daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo hilabetearen epean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Eta argitara ematen da, jaso diren legezko determinazioak betetzeko.

Altsasun, 2020ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Javier Ollo Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2004721