93. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra.
Erreferentzia: 2019-S-853

Milagroko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Milagroko Udala.

Xedea: Milagroko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Aragoi ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Milagro (Nafarroa).

Herriko isurketak 850.000 m³-ko bolumena du urtean, eta behin araztu ondoren Aragoi ibaira bideratzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko apirilaren 13an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2004480