93. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Aldaketa ordenantza fiskalean, zeinean arautzen baitira udal hilerriaren eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubideak eta tasak. Behin betiko onespena

Monteagudoko Udalak, 2020ko otsailaren 14ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea ordenantza fiskalean, zeinean arautzen baitira udal hilerriaren eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubideak eta tasak.

Iragarkia 2020ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 6an, eta jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Monteagudon, 2020ko apirilaren 28an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

I. ERANSKINA, UDAL HILERRIAREN ETA HURA ERABILTZEKO ETA HARTAN ZERBITZU EGITEKO ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZARENA

Ordainarazpen hau ezartzen da honako hauen babesean: Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Legearen IV. kapituluaren 7. atala (100. artikulua eta hurrengoak) eta lege horren beraren 12. artikulua.

Zerga-egitatea

Zerga-egitatea da udal hilerrian zuzendaritza, zaintza edo laguntza zerbitzuak ematea.

Subjektu pasiboa

Ondorio guztietarako, subjektu pasibotzat hartuko da zerbitzua emateko eskatzen duen pertsona fisiko nahiz juridikoa.

Zerga-oinarria

Udal zerbitzua emateak berak zehazten du zerga-oinarria.

Tarifa

60 euroko tarifa ezartzen da ematen den zerbitzuagatik.

Ordenantza honetan xedatzen ez den orotan, jarraituko zaio Ordenantza fiskal orokorrari.

Azken xedapena

Ordenantza honek Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean ezarritako izapideak bete ondoren hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: L2004680