93. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

2020rako lan egutegia

Ikusirik Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 10eko 177/2019 Ebazpena (2019ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 31koa), zeinaren bidez ezarri baitzen Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala.

Ikusirik 250/2019 Ebazpena, azaroaren 22koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana (2019ko 239. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 5ekoa), zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.

Ikusirik udal honetako langileek aurkeztu lan egutegiaren proposamena, Martzillako Udaleko alkateak, 2020ko apirilaren 22an emandako 275/2020 Ebazpenaren bidez, indarra duen legeriak emandako eskumenez baliaturik,

EBATZI ZUEN:

1. Honako egun hauek jaiegun izanen dira eta haietan itxita egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Otsailaren 3a: San Blas.

–Martxoaren 19a eta 20a: San Jose eta biharamuna.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 5a: Pluko Andre Maria.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 23tik 30era: herriko jaiak.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a eta 4a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna, eta biharamuna.

–Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2. Martzillako Udalaren bulegoetako urteko lanorduen banaketa hau da: 1.592 ordu, eta lanaldia 7:00etatik 14:30era bete beharrekoa, astelehenetik ostiralera, ekainaren 1etik irailaren 15era izan ezik, hor 7:30etik 14:30 izanen baita, astelehenetik ostiralera.

3. Ondokoak izanen dira jendea hartzeko orduak udal bulegoetan: goizeko 10:30etik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, bai eta Udalaren egoitza elektronikoan ere. Horren berri emanen da hurrengo osoko bilkuran.

Erabaki edo egintza honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita edo, aurretik eta hautara, ondoko bi errekurtso hauetako bat:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita, edo

b) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza edo erabakia eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Martzillan, 2020ko apirilaren 24an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2004613