92. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko apirilaren 17an egin osoko bilkura arruntean, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zituen 2020ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Aipatu aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin.

Epe horretan inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da aurrekontua, arestian aipatu arauetako artikuluetan ezarri bezala.

Cabanillasen, 2020ko apirilaren 23an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2004663