92. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZURDIAGA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Kontzejuko Batzarrak, 2020ko urtarrilaren 9an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2020ko ekitaldiko gastuen eta diru-sarreren aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak, legez eskatutako gehiengoarekin eta martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeak ezarritako izapideei eta indarrean dauden beste legeei jarraikiz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea hamabost egun baliodunean egongo da ikusgai Kontzejuaren iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Kontzejuko Batzarrak ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko du. Erreklamaziorik ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Izurdiagan, 2020ko urtarrilaren 9an.–Kontzejuko burua, Luis Miguel Beraza Ameztegui.

Iragarkiaren kodea: L2004679