92. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Bete beharrez abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 63.1 artikuluan xedatua (foru dekretu haren bidez garatu zen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea), aditzera ematen da Udaleko bulegoetan jendaurrean egonen direla, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina, lizentzia eskaera, proiektu teknikoa eta ingurumenaren gaineko eraginaren azterketa, ondotik zehazten den espedienteari buruzkoak, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Depurados Azud A.I.E. Jarduera: uren arazketa. Tokia: Bodegas Romanas poligonoa, z.g., 10. poligonoa, 338. lurzatia.

Funesen, 2020ko apirilaren 21ean.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2004600