91. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Kirol Patronatuaren 2019. urteko 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Kirol Patronatuaren 2019ko ekitaldiko udal-aurrekontuaren 4/2019 eta 5/2019 aurrekontu-aldaketei hasierako onespena emateko erabakia 2020ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 10ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin

4/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

III. kapitulua: 14.279,90 euro.

Finantzaketa: egiazki bildutako diru-sarrerak.

IV. kapitulua: 14.279,90 euro.

5/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Diru-sarrerek sortutako kreditua

I. kapitulua: 35.633,06 euro.

III. kapitulua: 33.522,76 euro.

Finantzaketa: diru-sarreren sorrera.

IV. kapitulua: 69.155,82 euro.

Burlatan, 2020ko apirilaren 24an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2004631