91. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Laburpena, banakako laguntza sozialen 2020ko deialdiarena, taxi-bonuen bidez, ordezko garraiobide egokitua emateko, talde-garraioan mugitzeko zailtasun larriak dituzten pertsonei

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index): BDNS (kodea): 504010.

Deialdi honen xedea da banakako laguntzak arautzea (dirulaguntzak) taxi-bonuaren txartelaren bidez ematekoak, mugitzeko desgaitasunak direla-eta talde-garraioa erabiltzeko zailtasunak dituzten pertsonei garraio egokitu alternatiboa (taxia) eskaintzeko. Deialdi hau garraio publikoan erabilitako ibilgailuen irisgarritasunaren garapenaren menpe egonen da beti.

Laguntza hauen helburua da mugikortasun arazoak dituzten pertsonei hiriko joan-etorrietan laguntzea, bizimodu independentea egiteko aukera izan dezaten eta, ondorioz, gainerako herritarren eskubide berberak izan ditzaten, baldintza berberetan.

Dirulaguntza hau borondatezkoa eta berezia da eta ezin da aurrekaritzat hartu. Dirulaguntza bezala hartuko da legez.

–Kudeaketa eta prozedura.

Taxi-bonuaren programa Berriozarko Udalaren eta ACODIFNA-Desgaitasun Fisikoa Duten Pertsonen Nafarroako Elkarte Koordinatzailearen arteko hitzarmenaren bidez kudeatuko da.

Udalak ACODIFNAri banakako laguntza sozialak esleitzeko urteko dirulaguntza emanen dio; 7.000 euro 2020. urtean.

ACODIFNAren konpromisoa da programaren osoko kudeaketa egitea.

–Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Eskatzaileak deialdi honek duen ereduaren araberako eskabide sinatua aurkeztuko du.

Eskaerak aurkezteko epea Alarma-egoera bukatu eta hurrengo egunean hasiko da. Dena dela, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero aurkezten diren eskaerak epearen barnean aurkeztutzat hartuko dira.

Epea 2020ko urriaren 9an bukatuko da eta ez da egun horretatik aurrera gehiago luzatuko.

Dirulaguntzak emanen dira pertsona onuradunak izateko baldintzak betetzen dituzten eskaerak aurkezten diren hurrenkeran, kontu-sailean horretarako dirua baldin badago.

Eskaerak ez baditu betetzen deialdiak ezarritako betekizunak, interesdunari eskatuko zaio zuzendu dezala gehienez ere hamar egun balioduneko epe luzaezinean eta ohartaraziko zaio hala egin ezean ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere aldez aurretik ebazpena emanen delarik, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluak ezarritakoarekin bat.

Eskabideak Berriozarko Udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkezten ahalko dira edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan jasotako beste edozeinetan.

Berriozarren, 2020ko apirilaren 21ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2004659