91. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

2020rako zerga-tasak

Aranguren Ibarreko Udalak, 2019ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen zerga-tasak aldatzea 2020. urterako.

Jendaurrean jartzeko iragarkia 2020ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 7an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Aldaketa hori, bada, argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Hau izanen da karga-tasa berria, 2020. urtetik aurrera indarrean egonen den lurraren kontribuzioa ordainarazteko: %0,20.

Mutiloan, 2020ko apirilaren 20an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2004609