91. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 1750., 1751.,
1752. eta 1753. lurzatietan. Hasierako onespena

Vianako Udaleko alkate udalburuak 2020ko apirilaren 22an ebazpena eman zuen, hasiera batean onesteko 6. poligonoko 1750., 1751., 1752. eta 1753. lurzatien xehetasun-azterketa, Ramón Mesas Suarezek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Vianan, 2020ko apirilaren 22an.–Alkatea, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2004629