91. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2019ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten duen erabakia 2019ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 13an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1/2019 ALDAKETA

Kreditu-transferentzia

DIRU-SARRERAK:

1.1522.61900. “Udaletxeko artxiboa handitzeko obra”. Zenbatekoa: 1.925,14 euro.

1.3322.62500. “Udaletxeko artxiboko apalategiak”. Zenbatekoa: 672,20 euro.

1.4540.21000. “Bideen mantentze-lanak”. Zenbatekoa: 975,35 euro.

1.2110.1600902. “Udaletako funtzionarioen montepioaren defizita”. Zenbatekoa: 418,77 euro.

1.2399.78200. “Hilobi Santuaren zenbait gastu”. Zenbatekoa: 1.200 euro.

1.3380.22620. “Herriko bestak”. Zenbatekoa: 535,33 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 5.726,79 euro.

GASTUAK:

1.1533.21000. “Kaleen mantentze-lanak”. Zenbatekoa: 3.019,79 euro.

1.9200.21200. “Eraikinen eta bestelako eraikuntzen mantentze-lanak”. Zenbatekoa: 2.039 euro.

1.23311.46300. “Transferentzia, Oinarrizko Gizarte-Zerbitzuari”. Zenbatekoa: 668 euro.

Gastuak, guztira: 5.726,79 euro.

2/2019 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

DIRU-SARRERAK:

“Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”. Zenbatekoa: 8.267 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 8.267 euro.

GASTUAK:

1.9120.10000. “Udalkideen ordainsariak”. Zenbatekoa: 4.000 euro.

1.920012000. “Idazkariaren ordainsaria”. Zenbatekoa: 2.228 euro.

1.9200.1600003. “Idazkariaren Gizarte Segurantza”. Zenbatekoa: 2.039 euro.

Gastua, guztira: 8.267 euro.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Torres del Rion, 2020ko apirilaren 27an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L2004665