91. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Egoitza elektronikoa sortzea

Lekunberriko Udalak, Alkatetzaren ebazpenaren bidez, erabaki du Lekunberriko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea honako helbide elektroniko honetan: https://lekunberri.egoitzaelektronikoa.eus/info.0, Lekunberriko Udala dela Interneteko domeinu horren jabea eta egoitzaren titularra.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearekin, eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure entitatearekin komunikatzeko.

Lekunberrin, 2020ko apirilaren 22an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2004590