90. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Ermitako karrikako 7ko eraikinaren xehetasun-azterketa.
Hasierako onespena

Alkatetzaren 2020ko apirilaren 21eko Ebazpenaren bidez, erabaki zen xehetasun-azterketa bat hasiera batez onestea lerrokadurak aldatzeko eta bolumena sortzeko Ermita karrikara begira dagoen eraikin baten fatxada nagusian, irisgarritasuna hobetzeko igogailu bat paratuz udalerri honetako 2. poligonoko 54. lurzatian (Ermita karrika 7). Ermita karrikako 7ko jabeen erkidegoak aurkeztu du xehetasun-azterketa, eta Carlos Urzainqui Domínguez arkitektoak prestatu.

Azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita edo, geroago bada, epeen etenaldia kentzen denetik hasita, COVID-19aren ondoriozko osasun krisiko egoera kudeatzeko xedez alarma egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak ezarri zuena. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Burlatan, 2020ko apirilaren 22an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2004585