90. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Xehetasun-azterketa 9. poligonoko 422. lurzatian. Hasierako onespena

Berako Udaleko Alkateak, apirilaren 7an emandako 72/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa 9. poligonoko 422. lurzatian (Kaxerna karrika 22, 10. lurzatia, SK2 sektorea, UE9 unitatea). Sustatzaileak José Esteban Telletxea Fagoaga, Idoia Apezteguia Zozaya, Juan José Barcenilla Plazaola eta Ana María Lanchas Endara dira.

1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin bat etorriz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendeaurrean izanen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; espedientea aztertu eta alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Covid-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak ezartzen du eten egingo direla prozesu- eta administrazio-epeak, bai eta era guztietako egintzak egikaritzeko legezko epeak preskribatzeko eta iraungitzeko epeak ere. Ondorioz, iragarki honek ondorioak izanen ditu alarma-egoera amaitzen den unetik aurrera.

Beran, 2020ko apirilaren 17an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2004578