90. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Xehetasun-azterketa, Arbeitzako AA-1 unitatean.
Hasierako onespena

Allingo Udaleko alkate udalburu Eduardo Martinicorena Mortalek, Alkatetzaren 2020ko apirilaren 21eko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Arbeitzako AA-1 unitateko xehetasun-azterketa. Rafael Aristu Alcelay teknikariak prestatu du azterketa eta Angel M.ª Lizarragak sustatu, lurzatiaren atzealdeko gehieneko lerrokadura ezartzeko, lerrokadurak nahieran kokatzeko aukera emanez.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta egunkari zabalduenetan iragarkia jarrita, eta, halaber, ukitutako jabeei jakinaraziko zaie; epe horretan, nahi duenak aztertzeko modua izanen du, baita egokiak iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkezteko ere.

Amillaon, 2020ko apirilaren 21ean.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2004602