90. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREAN JARTZEA “Milagro-Aezkoa errege altxonbidea” izeneko abelbidearen trazadura Garesko udal-mugarteko tarte batean aldatzeko proposamena.

Honako hau aditzera ematen zaie udal-mugarte horretako abelbideen trazadura aldaketan interesa dutenei:

Lehenbizikoa.–2019ko urrian, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak Julián Echevarria Salinasen proposamen bat jaso zuen, lursail bat trukatu nahi baitzuen Garesko Nekeas alderdian: Milagro-Aezkoa errege altxonbidearen sektore bat eman, herri horretako katastroko 10/62 lurzatian dagoena, eta trukean haren baliokidea hartu herri horretan berean dagoen 10/327 landalurreko finka partikularrean, mugakidea baita; izan ere, bi finken arteko mugaren trazadura oso irregularra denez disfuntzionaltasun handiak eragiten ditu bietan. Trazadura aldatuz, ez da aldatzen abelbidearen jabari publikoko ondasunaren izaera, alderdi hori funtsezkoa baita abelbideentzat. Hori horrela, aldeko txostena eman zen Milagro-Aezkoa errege altxonbidearen tarte horretarako proposatu den trazadura berriaz.

Bigarrena.–“Milagro-Aezkoa errege altxonbidea” izeneko abelbidearen trazadura Garesko udal-mugarteko tarte batean aldatzeko proposamena jendaurrean egonen da hilabetez, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Nolanahi ere, egungo alarma egoera bertan behera gelditzen denean hasiko da kontatzen epe hori.

Hemen kontsulta daiteke abelbide horren trazadura aldaketa zehazten duen kartografia xehea.

Mapa (PDFa).

Hirugarrena.–Epe horretan, proposamena kontsultatzen ahalko da Garesko udaletxean, eta bidezkotzat jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkezten ahalko dira.

Iruñean, 2020ko apirilaren 20an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2004592